euskaraespañol

Eguneko irudia

UPV/EHUren Irudia Zabaltzen Lagundu Duten Ikasleak Sarituko dira

Noiz eta non

2015/12/14 2015/12/14, 12:00 - 13:30

Irudia

Deskribapena

Astelehenean, abenduak 14, 12:00etan, Bizkaia Aretoko Laboa Entzunaretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo), UPV/EHUren Irudia Zabaltzen Lagundu Duten Ikasleak Saritzeko VI. deialdiko garaikurrak banatuko dira. Sariek UPV/EHU marka zabaldu duten ikasleak aitortzen dituzte, tokiko, estatuko nahiz nazioarteko proiektu edo jardueretan parte hartuz, 2014-2015 edo 2015-2016 ikasturteetan. Ekitaldian lehenengo hiru sariak -2.500, 1.500 eta 1.000 eurokoak- eta bost accesit-ak banatuko dira.

Ekitaldian egongo dira, irabazle eta epaimahaikideez gain:

  •  Maite Zelaia, epaimahaiko presidentea eta UPV/EHUko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoreordea
  • Fernando Etxegarai, Ikasleen zuzendaria
  • Iker Martín, UPV/EHUko Ikasleen Kontseiluko presidentea