-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
UPV/EHU mundu mailako abangoardian kokatu da komunikazio kritikoei dagokienez
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
-
USE ezohiko deialdian matrikulatu zirenen % 89,17k gainditu du
-
‘FOS Detection’ proiektuak lehen saria lortu du ‘Think Big 2024’ sarietan
‘Zientzia eta erlijioak, solasaldirik al daiteke?' eztabaida
Noiz eta non
Noiztik: 2015/11/26 Noiz arte: 2015/11/24, 12:00 - 10:15
![](https://ehu.eus/documents/10136/3858697/campusa_ciencia_espacio.jpg/ac7a2246-4ac5-430e-b080-8e387b2f4d70?t=1429177606000)
Deskribapena
Ostegunean, azaroak 26, 12:00etan Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Farmazia Fakultateko ekitaldi aretoan mahai inguru bat antolatu da ‘Zientzia eta erlijioak, solasaldirik al daiteke?' izenburuaz, problematika hau bi ikuspuntutatik jorratuz: Zientziaren eta teologiaren ikuspuntuetatik. Parte hartuko dute Javier Garaizar mikrobiologiako doktoreak eta Miguel Ramón Viguri teologiako doktoreak, gaia argitzen ahaleginduko direnak zeinek bere jakintzaren beraren metodoak baliatuta eta, ahal balitz, giza jakintzaren errealitate bi hauen mintzairak elkar hurbildu eta erlazionatuz. Moderadore gisa, Txomin Gómez arituko da, filosofia eta psikopedagogiako doktorea.
Unibertsitatearen barruan eta, oro har, gizartean, uste ohi da zientzia eta erlijioaren arteko erlazioa ezinezko dela, metodo eta mintzaira zinez desberdinak baitituzte, sarri askotan kontrajarriak. Bata, zientziarena, errealitatearen arlo esperimentagarriari dagokiona; eta bestea, erlijioa, arlo transzendenteari dagokiona, norberaren sinesmenen barne munduan beste inon atzematen ez dena. Hawking astrofisiko handiak esan berri du elkarrizketa batean, ez dela Jainkoa baliatu behar materiaren jatorria azaldu ahal izateko.