euskaraespañol

Eguneko irudia

‘Inklusioaren bidea saretzen’ nazioarteko kongresua

Noiz eta non

2024/03/14, 11:30

Kokapena

Areto nagusia - Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Avenida de Tolosa 70. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Martxoaren 14 eta 15ean Inklusioaren bidea saretzen: eskola+komunitatea+ikerkuntza lelopean Nazioarteko Kongresua burutuko da Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologiako Fakultatearen areto nagusian, Donostian, UPV/EHUko Inkluni ikerketa taldeak eta RUEI hezkuntza inklusiboaren Unibertsitate sareak antolatuta. 

Horiek horrela, martxoaren 14ean, 11:30etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologiako Fakultatearen areto nagusian, Donostian, Inkluni ikerketa taldeko kide eta antolatzaileok, prentsaren aurrean agerraldira eskainiko dute.

Bi egun non, inklusioari begirada eta ertz askotatik heltzeko parada hartuta lau oinarriren inguruan burutuko den gogoeta: eskola inklusiboa, metodologia inklusiboak, inklusio sozio komunitarioa eta sareen eraikitzea. Beti ere, inklusioaren norabidean urratsak finkatu eta pausu berriak ematea da xedea. “Nabarmena da, gero eta gizarte errealitate askotarikoagoan bizi garen neurrian, inklusioan oinarritutako praktika eta prozesuak abiatzea eta horiek iraunkorrak izatea ezinbestekoa dela, norbanako guztien presentzia, parte hartzea eta ikaskuntza bermatzeko. Bistan da, ardura horrek ezin du soilik eskolaren esku geratu, zentzu honetan, ikerkuntzaren garrantzia azpimarratzekoa da arlo honetan ere”, diote antolatzaileek.