euskaraespañol

Konferentzia: `Transmisión de conocimiento intergeneracional en las pymes`

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/05/31, 09:00

Kokapena

Bilboko Merkataritza Ganbera
Alameda de Recalde 50. -48008- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Datorren maiatzaren 31n honako jardunaldia egingo dute Bilboko Merkataritza Ganberaren egoitzan: ‘Transmisión de conocimiento intergeneracional en las pymes: ¿Cómo diagnosticar de una forma eficiente el nivel de gestión del conocimiento en nuestra organización? Estrategias efectivas para su conservación y transmisión´.

Yuk Escribano de Paulak, OTEIC taldeko Pertsonen eta Antolaketaren Saileko zuzendariak, ezagutza kudeatzeko metodologiak aurkeztuko dizkie topaketa honetan parte hartzen dutenei, haien erakundeetako erretiroei aurre egiteko. Yuk Escribanoren arabera, “langileen trantsizioa egiteko kontuan hartu beharreko elementu garrantzitsuenak honakoak dira: erakundean ezagutza erabakigarria nork duen jakitea eta ezagutza horren kudeaketaren erreleboa zer pertsonak hartuko duten pentsatzea”.

`Conexiones Empresariales 2024: Navegando el Futuro` zikloaren barruan kokatzen da topaketa hau. Bilboko Merkataritza Ganberak eta UPV/EHUko Familia Enpresaren Katedrak antolatzen dute zikloa, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Jardunaldien zikloa, bereziki, lurraldeko ETE-ei zuzenduta dago. “Garrantzi bereziko gaiak landuko dira, adibidez, Adimen Artifizialaren erabilera erakundeak eraldatzeko edo enpresan balio handiagoa sortzeko estrategiak”, azaldu du Familia Enpresaren Katedrak.

Hurrengo topaketak honakoak izango dira: ‘Hoja de ruta de aplicación de IA en mi empresa: ¿por dónde empezar?’ (urriaren 18an) eta ‘La estrategia como sistema crítico de “Luces largas y navegadores” para generar más valor para nuestra empresa. Cómo abordarlo de forma sencilla y con impacto’ (azaroaren 8an).

Jardunaldira joatea doakoa, lekuak bete arte. Aurrez izena eman behar da camarabilbao.com helbidean.