euskaraespañol

Aitziber Fernández Jiménez, Fonseca Internacional 2023 sariaren finalista

UPV/EHUko irakasleak jaso duen sariak bere argitalpen zientifikoetako bat aintzatesten du

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2023/06/27

Irudia

Aitziber Fernández Jiménez doktorea Fonseca Internacional sariaren 2023ko edizioko finalista izan da. Sari hori Espainiako Periodontzia eta Osteointegrazio Elkarteak ematen du, eta helburu du periodontziaren eta inplanteen terapeutikaren arloko maila globaleko ikerketa sustatzea eta saritzea. Aipamen finalistak –lehen aldiz eman da– erakusten du eduki hori 2022an garatzea nabarmen lagundu duen argitalpen zientifiko onenetako bat izan dela.

Saritutako lanaren izenburua ‘Comparative study of the modified VISTA technique (m-VISTA) versus the coronally advanced flap (CAF) in the treatment of multiple Miller class III/RT2 recessions: a randomized clinical trial’ da. Lehen aldiz konparatu dira bi teknika kirurgiko saiakuntza kliniko ausazkotu batean hortzoien atzerapenen tratamendurako: hotz baten baino gehiagoren sustraiaren gainazala ikusten da eta ematen du luzeagoak daudela, eta hura pairatzen dutenak kezkatzen ditu. Hortzoien atzerapenekin batera, periodontitisa (mundu mailan prebalentzia handiena duen seigarren gaixotasuna) ager daiteke, eta hor, gainera, hortzei lotutako hezur galera bat dago. Oso patologia ohikoak dira, eta arazo estetikoak, hortzen hipersentikortasuna, hantura errepikatua, txantxarrak eta sustraiko ehunaren galera eragin ditzakete. Lesio horiek, tratatzen ez badira, kaltetutako hortzak galtzea eragin dezakete eta, horrek, bere aldetik, murtxikatzean, estetikan eta bizi kalitatean du eragina. Hori dela eta, ezinbestekoa da ahalik eta tratamendu onena aurkitzea eta agerian dauden sustrai horiek estaltzeko orduan emaitza onenak emango dizkigun teknikarik onena zein den jakitea.

Aitziber Fernández Jiménezek azaldu duenez: “Sari hau jasotzeak nire ikerketa ibilbidea aintzatesten du. Hasieran, ikerketa protokolo bat garatu nuen diseinu metodologiko onarekin eta, gero, Periodontziako eta Osteointegrazioko Masterra egin nuen Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean. Proiektu hau nire doktorego tesia izan da, Medikuntza eta Kirurgiako doktorego programaren barruan”.

Lanari lotutako emaitzen barruan, teknika kirurgiko baten (m-VISTA) aldaketa bat garatu dute eta, gainera, kirurgia osteko mina erregistratzeko egunkari bat garatu dute; hots, ‘UPV/EHU pain diary’. “Ikerketa proiektu honen emaitza klinikoak gure arloan oihartzun handia duen nazioarteko aldizkari batean argitaratu dira, eta, amaiera modura, azken ohorezko aipamen hau jaso du ikerketak. Sari hau kalitatezko ikerketa egiten jarraitzeko eta gure pazienteak eguneroko klinikan laguntzen jarraitzeko bultzada handi bat da”, ikertzaileak nabarmendu duenez.

Informazio gehigarria

Aitziber Fernández Jiménez UPV/EHUko Estomatologia II Saileko irakaslea da orain dela 11 urtetik hona, eta ahoko minbiziari eta minbizi aurrekoari buruzko ikerketa taldekoa da (GIU21/042). Patologia periodontalen eta periinplantarioen tratamenduak ikertzen ditu batik bat; zehazki, hortz eta inplateen inguruko muki eta hortzoien nahasmenduen tratamendua.

Erreferentzia bibliografikoa