-
Zientzia pseudozientzia bihurtzeko mehatxua dakar adimen artifizialaren negozioak
-
Bizkaiko zaharrenak diren giza aztarnak aurkitu dituzte, duela 150.000 urtetik gorakoak
-
Nola murriztu CO2 isurpenak zementua eta hormigoia eratzean
-
Europar Hauteskundeak eta Populismo Ultrak: hiru narratiba sendoren beharra
-
Itsasoko haize-erroten kokaguneak egokiak diren determinatzeko metodo berria
Bilboko Udal Etxebizitzak Gazte Solidarioentzat programaren bigarren deialdia zabaldu da
Abenduaren 30era arte eskatu ahal dira eskaintzen diren 8 plaza
Lehenengo argitaratze data: 2014/12/11
![Irudia](/documents/10136/3062106/Viviendas+Municipales+%284%29.jpg/f0929cb9-e175-4a2e-b810-bc131bb1d97d?t=1421255067000)
Euskal Herriko Unibertsitateak "Bilboko Udal Etxebizitzak Gazte Solidarioentzat" programaren bigarren deialdia zabaldu du. Zortzi plaza daude eskuragarri, eta abenduaren 30era arte eskatu ahal dira.
"Bilboko Udal Etxebizitzak Gazte Solidarioentzat" programa UPV/EHUko graduondokoren batean matrikulatuta dauden Bizkaiko Campuseko ikasleei dago zuzenduta. Onuradunek 35 urte baino gutxiago izan behar dituzte. Udal etxebizitzak alokairuan eskaintzen zaizkie, parteka ditzaten, pertsona bakoitzak hilean 55 euroko prezio sinbolikoa ordainduz (gehi argi eta ur gastuak). Horren truke, ikasleek, Otxarkoaga eta Bilbo Zaharra auzoetako erkidego proiektuetan eta egoera txarrean dauden taldeei laguntzeko jardueretan lagundu behar izaten dute.
Programa hau oso interesgarria da, hainbat helburu betetzen dituelako: Otxarkoaga eta Bilbo Zaharra auzoak biziberritzea eta gaztetzea; unibertsitate mailako prestakuntzaren eta erkidegoarekiko eta gizartearekiko erantzukizunaren arteko bateragarritasuna bultzatzea; eta gazteei -Udal Etxebizitzen arreta jasotzen duen taldeetako bat- eta ikasleei, zehatzago esanez, etxebizitza izateko aukera eskaintzea. Ikasleek zailtasun handiak izaten dituzte etxebizitza izateko, prezio oneko aldi baterako alokairuen eskaintza urria delako eta unibertsitateko ikasleen baliabide ekonomikoak ere ez direlako handiak izaten. Hauxe da "Bilboko Udal Etxebizitzak Gazte Solidarioentzat" programaren 5. urtea, eta dagoeneko 150 gaztek parte hartu dute.
Informazio gehiago: http://goo.gl/gExzgO