-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
UPV/EHUren Arabako Campusak dei egin du Inizia Ekintzaile sariaren IV. edizioa
Lehenengo argitaratze data: 2014/10/02
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko errektoreordetza hainbat jarduera garatzen ari da ekimenaren kultura sustatu eta enpresa berritzaileak eta oinarri teknologikodun enpresak sor daitezen unibertsitateko komunitatearen barruan. Arrazoi berarekin dei egin da Inizia Ekintzaile sariaren IV. edizioa, UPV/EHUko edozein ziklotako titulatu edo graduondoko pertsonak eta ikasleak edo ikerkuntza eta irakaskuntzako pertsonala jasotzaile izanik, bai eta UPV/EHUren beraren ikerketaren emaitza garatzen duen teknologia baliatuko duten sustatzaileak ere.
Deialdi honen helburuen artean, nabarmentzekoa da enpresa bilaka litezkeen proiektuak sustatzea, unibertsitateak enpresa berriak sortzeko duen berrikuntza potentziala aprobetxatzea edo arabar elikagai nekazaritzaren sektorearen barruko ekimenezko jarduna bultzatzea.
Bi sari egongo dira, lehenengoa, 4.000 eurotakoa eta bigarrena, 2.000 eurotakoa. Era berean, beste bi accesit emateko aukera ere egongo da, bakoitza 1.000 eurotakoa. Sariok prestakuntza eta zerbitzu jardueretan baliatu beharko dira, proiektuaren analisi eta garapena helburu hartuta (kanpoko prestakuntza, aholkularitza, maketa eta prototipoak egin …)
Eskariak aurkezteko epea 2014.eko urriaren 31an amaituko da.