euskaraespañol

‘20.000 especies de abejas’ filmaren proiekzioa eta zuzendariarekin solasaldia

Noiz eta non

2023/09/28, 18:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia
'20.000 especies de abejas' filmaren fotograma

Deskribapena

Ostegunean, irailak 28, 18:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroko areto nagusian, Donostian, ’20.000 especies de abejas’ filma proiektatuko da eta Estibalitz Urresola filmaren zuzendariarekin solasaldia egingo da. Jarduera EHUkultura Gipuzkoak antolatu du, Gipuzkoako Campuseko Zabal Zine taldearekin elkarlanean.

Sarrera irekia da eserleku guztiak bete arte. UPV/EHUko kideek lehentasuna izango dute UPV/EHUko txartela erakutsiz. 

Pelikularen laburpena eta zuzendariaren ibilbidea

Estibalitz Urresolari elkarrizketa