XI. Ituna Jardunaldia. Kontzientzia Fiskala Euskadin: zerga-betearazpena indartzeko estrategiak
- Ekitaldia
Noiz eta non
2023/03/14, 09:00
Kokapena
Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Datorren martxoaren 14an «Kontzientzia Fiskala Euskadin: zerga-betearazpena indartzeko estrategiak» XI. Ituna jardunaldia egingo da, Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegiak eta Ad Concordiamek antolatuta. Ekitaldia goizeko 9: 00etan hasiko da Bilboko Bizkaia Aretoko (UPV/EHU) Baroja Aretoan.
Borondatezko zerga-betearazpena indartzea eta iruzur fiskalaren aurka borrokatzea, administrazio publikoen jarduera-ardatz estrategikoak dira, ongizate-estatuari eusteko behar diren baliabideak biltzea eta zerga-sistema justu eta orekatua ezartzea ahalbidetzen dutelako.
Hitzaldian zehar, lehenik eta behin, zerga-kontzientziaren eta zerga-moralaren alderdi teorikoak eta elementu objektibo eta subjektiboak azalduko dira. Ondoren, lau instituzio-mailetako (tokikoa, forala, autonomikoa eta estatukoa) ordezkari teknikoek zerga betearazpena indartzeko ezarritako estrategia berriak partekatuko dituzte eta hobetzeko aukerei buruz eztabaidatuko dute.
Programa:
9:00 Harrera.
9:10 Irekiera.
José María Iruarrizaga. Bizkaiko Foru Aldundiaren Ogasun eta Finantzen Ahalduna. Ekonomi Ituna sustatzeko eta hedatzeko Ad Concordiam elkartearen Lehendakaria.
Joseba Agirreazkuenaga. Katedratikoa historia garaikidean (UPV/EHU) eta Ituna Agiritegiko Zuzendaria.
9:30 Kultura-homogeneizazioa eta zerga-kultura Euskadin. XIX-XXI. mendeak.
Eduardo Alonso. Irakasle historia garaikidean (UPV/EHU) eta Ituna Agiritegiko Zuzendariordea.
10:00 Zergen zilegitasun sozial eta mediatikoa.
María Goenaga. Soziologia Aplikatuko irakaslea (UCM)
10:50 Euskadi eta Espainiaren arteko zerga-moralaren mailaren azterketa konparatua
Jon Garro. Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegia (UPV/EHU).
11:20 Atsedena
11:45 Mahai-ingurua: Zerga-betearazpena indartzeko politika publikoak
José Ramón Martínez. Zerga Koordinazio eta Lankidetza Zerbitzuko burua Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saila.
Joseba Garmendia. Ikuskapena koordinatzeko zerbitzuko burua. Bizkaiko Foru Ogasuna.
Olga Barrio. Zerga Kudeaketako zuzendaria. Bilboko Udala.
Moderatzailea: Robert Ugalde. Finantza Ekonomia eta Kontabilitate irakaslea (UPV/EHU).
13:10 Kontzientzia fiskala sustatzea behavioural insights ikuspegiarekin: AEAT-ren esperientzia
Pablo Grande. Estatuko Ogasuneko ikuskatzailea. Zerga Administrazioko Estatu Agentzia.
14:00 Itxiera
Dohako izen-ematea HEMEN (aurrez aurre bertaratuz gero baino ez da beharrezkoa)
Streaming zuzenean: https://t.co/CAcqY2EUmz