-
Bizkaiko zaharrenak diren giza aztarnak aurkitu dituzte, duela 150.000 urtetik gorakoak
-
Europar Hauteskundeak eta Populismo Ultrak: hiru narratiba sendoren beharra
-
Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egin zutenen % 97,98k gainditu du
-
Jupiterren Orban Gorri Handiaren adina eta jatorria zehaztu dute
-
Legeak dira komunitate energetikoak garatzeko oztopo nagusia
Ikasturte hasiera, iruditan
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2021/09/16
Carlos Santamaria Zentroak hartu zuen atzo Euskal Herriko Unibertsitatearen 2021-2022 ikasturteari hasiera emateko ekitaldi ofiziala. Osasun-egoeragatik edukiera txikiagoa izan arren, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Eva Ferreira errektorea buru izan zituen zeremoniak ordezkaritza instituzional eta sozial zabala bildu zuen. Aurten, Albert Fert, UPV/EHUko irakasle ospetsua, Fisikako Nobel saridunari egokitu zitzaion hasierako ikasgaia, eta bere ibilbidea gidatu duten bi grinei buruz hitz egin zuen: ikerketa eta irakaskuntza. Horrez gain, bere ekarpen batzuk errepasatu zituen, magnetorresistentziaren arloan.
Bestalde, Eva Ferreira errektoreak berariaz eskertu zion unibertsitate-komunitate osoari aurreko ikasturtea baldintza onenetan aurrera eramateko egindako lana: "Gure unibertsitateko kide guztiek aparteko ahalegina egin dute, eta eskerrak eman behar dizkiet egin duten lan handiagatik". Esker on hori irudi bihurtu zen, Karmele Jaioren hitzekin eta ahotsarekin batera, goiko bideoan
Azken hitzaldia Iñigo Urkullu lehendakariak egin zuen, eta 18 hilabete hauetan unibertsitate-komunitateak gizartearen zerbitzura balioak, ezagutza eta ikerketa igortzeko egindako ahalegina eskertu zuen.
Ohi bezala, UPV/EHUko Abesbatzaren Gaudeamus Igiturrek itxi zuen ekitaldia.
Irudi galeria
-
Carlos Santamaria Zentroaren atondoa, ekitaldia hasi aurretik. Argazkia: Tere Ormazabal. UPV/EHU -
Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratz, lehendakaria eta errektorea, ekitaldira heltzean. Argazkia: Tere Ormazabal. UPV/EHU -
Ezkerretik eskumara, Xabier Ezeizabarrena, Gipuzkoako Batzarretako presidentea; Eneko Goia, Donostiako alkatea; Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusia; Jokin Bildarratz, Hezkuntza sailburua; Iñigo Urkullu lehendakaria; Eva Ferreira errektorea; Bakartxo Tejeria, Eusko Legebiltzarreko presidentea; Denis Itxaso, Gobernuko ordezkaria, eta Albert Fert Nobel saria. Argazkia: Nagore Iraola. UPV/EHU -
Errektorea eta lehendakaria, Eusko Legebiltzarraren ordezkaritzarekin. Argazkia: Legebiltzarra -
Ekitaldian egon zen publikoa. Argazkia: Tere Ormazabal. UPV/EHU -
Bildarratz, Urkullu, Ferreira eta Zurimendi, mahaian, ekitalidiren hasieran. Argazkia: Tere Ormazabal. UPV/EHU -
Aitor Zurimendi idazkari nagusiak 2020-2021 memoria irakurri zuen. Argazkia: Tere Ormazabal. UPV/EHU -
María Blanco irakasleak Albert Fert Nobel sariduna aurkeztu zuen. Argazkia: Tere Ormazabal. UPV/EHU -
Albert Fertek ikasturte hasierako hitzaldia eman zuen. Argazkia: Tere Ormazabal. UPV/EHU -
Errektorearen hitzaldia. Argazkia: Tere Ormazabal. UPV/EHU -
Lehendakariak hitza hartu zuen amaieran. Argazkia: Tere Ormazabal. UPV/EHU -
UPV/EHUko Abesbatzak itxi zuen ekitaldia. Argazkia: Tere Ormazabal. UPV/EHU -
Lehendakaria eta errektorea ekitaldia bukatutakoan irteten. Argazkia: Tere Ormazabal. UPV/EHU