-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Iñigo Argomanizek eta Eli Arabaolazak Donostiako Orfeoia-UPV/EHU Saria jaso zuten
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2024/04/22
![](https://ehu.eus/documents/10136/52794110/entrega-premios-orfeon-donostiarra-2024_web.jpg/e1daed42-3785-37d0-72bc-2727696a0fa5?t=1713868778879)
Iñigo Argomaniz sustatzaileak eta Eli Arabaolaza ikertzaileak Donostiako Orfeoia-UPV/EHU XXIII. Saria jaso zuten. Ekitaldia Euskal Herriko Unibertsitateko I.M.Barriola Zentroan ospatu zen, Donostian. Eli Arabaolaza ikertzaileak jaso du saria, ‘La Orquesta de Euskadi 1982-2022: Implicaciones culturales y educativas’ izeneko lanarengatik. Halaber, zuzeneko kontzertuen sustapenean egindako lanarengatik eta izandako ibilbide nabarmenagatik jaso du saria Iñigo Argomaniz sustatzaileak. Donostiako Orfeoiaren presidente Antxon Elosegui, UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Agustin Erkizia, Gipuzkoako Campuseko idazkari akademiko Idoia Otaegui eta Campuseko Euskararen eta Kulturaren arloko zuzendari Beronika Azpillaga ekitaldiaren buru izan ziren. Ekitaldia amaitzean, Donostiako Orfeoiko ordezkari batzuek, Sainz Alfaroren zuzendaritzapean, emanaldi labur bat eskaini zuen, ekitaldi akademiko hunkigarriari amaiera emanez.
Irudi galeria
-
Antxon Elosegui, Eli Arabaolaza eta Agustin Erkizia. Argazkia: Juantxo Egaña. Donostiako Orfeoia -
Antxon Elosegui, Iñigo Argomaniz eta Agustin Erkizia. Argazkia: Juantxo Egaña. Donostiako Orfeoia -
Beronika Azpillaga, Antxon Elosegui, Agustin Erkizia eta Idoia Otaegui. Argazkia: Juantxo Egaña. Donostiako Orfeoia -
Donostiako Orfeoiaren ordezkarien emanaldia. Argazkia: Juantxo Egaña. Donostiako Orfeoia