-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Gure txokoak: Hogeita zortzi urte ez da ezer
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2023/03/23
![](https://ehu.eus/documents/10136/42006033/Iratxe-Fresneda-web1.jpg/52eaaa16-07f7-1a05-8c25-0557ee3f6876?t=1679568480584)
Hemezortzi urterekin zapaldu nuen lehen aldiz Bizkaiko Campusa. Unibertsitateko karrera bat hasteko, ezagutza eskuratzeko eta beste pertsona batzuk ezagutzeko ilusioa, izan nezakeen aukera onenetako bat iruditzen zitzaidan. Zortea izan nuen eta karrera aukeratu ahal izan nuen. Komunikabideekin, zinemarekin eta idaztearekin lotutako zerbait ikasi nahi nuen, eta Gizarte eta Informazio Zientziak izan zen nire aukera. Fakultatetik gertu, gehien gustatzen zitzaizkidan tokietako bi nituen, liburutegia eta fakultateko ikasgelategitik gertu zeuden zelaiak.
Liburutegian denbora ematea gustatzen zitzaidan, bibliografia bilatzen eta bestela eskura ez nituen liburuak begiratzen. Nire irrika handienetako bat azken ikasturteetara iristea zen, ikerketa-liburutegian eta filmen ikustaldietara sartu ahal izateko. Unea iritsi zenean (lehenago ere sartzen nintzen, baina ‘kolatu’ egiten nintzelako), horrek aukeren mundu bat ireki zidan. Handik urte batzuetara, liburutegian, orduak eman nituen doktore-tesia garatzen. Gaur egun, nahiko nukeena baino askoz gutxiago bisitatzen dut, baina nire leku gogokoenetako bat izaten jarraitzen du. Liburutegia ezagutzara iristeko, hausnartzeko eta gozatzeko lekua da.
Nire beste leku gogokoenetako bat unibertsitatea inguratzen duten zelaiak izan dira. Batzuk, campusaren hazkundearekin desagertu egin dira, baina oraindik asko geratzen dira okupatzeko tarte libreetan, egunak luzatzen direnean. Belarretan eseri ahal izatea bezain gauza sinplea zoragarria iruditzen zait, unibertsitateko bizitzako plazer txiki horietako bat.
Iratxe Fresneda Delgado Ikus-entzunezko Komunikazioan doktore eta UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio Saileko irakasleak aukeratu du lekua. Bera da aurreko lerroen egilea ere.
Nola iritsi: 43°19'50.6"N 2°58'04.1"W