-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Farmazia praktiko asistentzialeko tituluaren aurkezpena
- Ekitaldia
Noiz eta non
2023/05/30, 12:00
Kokapena
Ekitaldi Aretoa - Farmazia Fakultatea
Paseo de la Universidad 7. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Arabako Campuseko Farmazia Fakultatean ekitaldi bat egingo da, non aurkeztuko baita Farmazia praktiko asistentzialaren unibertsitate aditu titulu propio berria, datorren ikasturtetik aurrera irakatsiko dena.
Titulu hau farmazia asistentzialean espezializatzeko bide gisa aurkezten da, bide emango diena farmazialariei arreta farmazeutikorako zerbitzuak arduraz eta eraginkortasunez emateko jakintza, trebetasunak, motibazioa, konfiantza eta gaitasuna eskura ditzaten. Eskuratutako gaitasun hauei esker, egokitu ahal izango dira gizarteak sendagaien erabileraren eta osasun laguntzaren arloetan dituen behar berrietara.
Ekitaldian hartuko dute parte:
- Mirari Ayerbe, Farmazia Fakultateko dekanoa, bertaratutakoei ongietorria emango diena.
- Juan Uriarte, Euskal Autonomia Erkidegoko Farmazialarien Kontseiluko presidentea.
- Jon Iñaki Betolaza, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Farmazia Zerbitzuko zuzendaria.
- Marian Solinis, titulu berriaren koordinatzailea.
- Manoli Igartua, Arabako Campuseko errektoreordea, ekitaldia amaitutzat emango duena.
Bideokonferentzia bidez ere jarraitu ahal izango da, esteka honen bidez: webex bilera.