-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Aritz Ruiz-González dugu Arabako Esperientzia Geletako zuzendari berria
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2021/05/04
![Aritz Ruiz-González](https://ehu.eus/documents/10136/28999134/aritz_ruiz_web.jpg/c563163d-5e3b-4438-9d82-94e6aba83225?t=1620121543290)
Arabako Campuseko Esperientzia Gelek zuzendari berria dute, Aritz Ruiz-González, Euskal Herriko Unibertsitateko Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika Saileko irakaslea. Ingurumen Zientzietan lizentziatua eta Ingurumen Zientzietan doktorea UPV/EHUn, Lehen Hezkuntzako Graduan irakaslea da, baita Esperientzia Geletako Giza Zientzietako titulazioan ere, non iraunkortasunari lotutako irakasgai bat ematen duen. Europako hainbat ikerketa zentrotan eta unibertsitatetan lan egin du, harik eta 2015ean Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean irakasle gisa sartu arte. 40 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditu, nazioko eta nazioarteko ikerketa proiektu eta kontratu ugaritan parte hartu eta hezkuntza berrikuntzarako hainbat proiektutan ere bai. Hona zuzendari berriak emandako mezua: “Gogoz, arduraz eta ilusioz hartzen dut kargu hau. Espero dut –eta halaxe gertatzea nahi dut– etapa berri honetan dagoeneko finkatuta dagoen proiektu baten ondarea indartzea, eta, aldi berean, bide berriak eraikitzea, titulazioaren eskaintza akademikoa eta kulturala zabaltzeko eta dibertsifikatzeko”.
Ildo horretatik, helburu du bere lan berrian lurraldeko eragile soziokulturalekin harreman berriak aztertzea, Esperientzia Geletako ikasleentzat interesgarriak diren jarduera estrakademikoen eskaintza dibertsifikatzeko eta, aldi berean, herritarren parte hartze aktiboagoa eta arduratsuagoa sustatzeko eta unibertsitatea gizartera gehiago zabaltzeko. Unibertsitateen arteko lankidetza sustatu nahi du estatuko adinekoentzako beste unibertsitate programa batzuekin, eta UPV/EHUren I3 eredua indartu nahi du esperientzia geletan, betiere bizitza osorako ikaskuntzaren ikuspegitik. Hark azaldu zuenez: “Unibertsitateak eginkizun erabakigarria du gizarte iraunkorragoak, belaunaldi artekoak eta adin guztietara irekiak lortzeko bidean, bizialdi osoko ikaskuntzaren ikuspegitik. Arabako Campuseko Esperientzia Gelak horren adibide argia dira, eta, beraz, lanean jarraitu behar dugu gure lurraldean erreferente izaten jarrai dezan".