-
Erasmus Mundus Joint Master Degree in Enviromental Contamination and Toxicology ECT+ programaren hirugarren promozioaren graduazioa
-
Adimen Artifizialeko Graduaren lehen promozioa
-
UPV/EHUk bere Formula Student ibilgailuak aurkeztu ditu Erresuma Batuan
-
Low cost teknologia berria, droneen arteko talkak saihesteko
-
Formula Student Vitoria, errebelazio ibilgailu onena Silverstonen
Abokatutza eta Prokuradoretza Masterraren lehen edizioaren inaugurazio ekitaldia
Noiz eta non
2023/09/13, 18:00
Kokapena
Graduen aretoa - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Elkano)
Elcano 21. -48008- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Asteazkenean, irailaren 13an, 18:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Bilbo-Elkanoko egoitzako Gradu Aretoan, UPV/EHUko Abokatutza eta Prokurako Masterraren lehen edizioaren inaugurazio-ekitaldia egingo da.
Ekitaldian parte hartuko dute:
- Irune Suberbiola Garbizu, Abokatu eta Prokuradore Masterraren zuzendaria
- Alberto Emparana Sobejano, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko dekanoa
- Carlos Fuentenebro Zabala, Bizkaiko Abokatuen Elkargoa
- Elsa Pacheco Gurpegui, Bizkaiko Prokuradoreen Elkargoko dekanoa
- Gorka Moreno, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
- Nerea Melgosa, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua
Abokatutza eta Prokuradoretza Masterraren helburua da ikasleen bikaintasuna lortzea, eta auzitegietako abokatutza eta prokuradoretzan jarduteko sarbidea ematen du. Zentzu horretan, Estatuan elkargokide izateko legez eskatzen den azterketa gainditzeko prestakuntza profesionala eskaini nahi zaie Zuzenbideko lizentziatu edo/eta graduatuei.