-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
In memoriam: Miren Horno
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2022/11/11
![](https://ehu.eus/documents/10136/39782050/miren-horno_web.jpg/e3c439dc-2b41-b580-881e-aa6d04e3cde5?t=1668165937327)
Gure lankide eta adiskide Miren Horno azaroaren 7an hil zen.
Arte Ederren Fakultateko ikusentzunezkoen atala apurkaapurka abian jarri genuen irakasleok zortzi izan ginen: zazpi gizon eta emakume bat, Miren Horno. Beste espezialitate batzuetako lankideek, lagun arteko giroan, Edurnezuri eta zazpi ipotxak esaten ziguten.
Auzolanean jarri genuen abian ikusentzunezkoen espezialitate berria Arte Ederretako ikasketetan, aitzindaria bere garaian espainiar estatuan.
Miren beti egon zen han, denon ondoan lanean, fakultatearekin inplikatuta eskatu zitzaion guztietan, bere ikuspuntua azalduz, bai esleitu zitzaion irakasgaian, ikusentzunezko narratiba arte bisualen ikuspegitik, bai kudeaketa lanetan dekanotzako zuzendaritza karguetan.
Aipatzekoa da, baita ere, fakultatetik kanpo egindako lana, ikusentzunekoen erakusketa eta beste arte ekitaldi batzuk, ahaztu gabe kontakizun laburren idazle moduan egindako bidea: bere lanen gainean argitaratutako bi bilduma liburu.
Goian bego Miren. Bere adeitasuna, alaitasuna eta umore ona izango ditugu gogoan, eta, aldi berean, bere iaiotasuna, ikasleek ikasketak euskaraz egin ahal izateko inplikazioa, fakultatearekiko konpromisoa.
Zure falta izango dugu Miren.
Agur.
Josu Rekalde, Rafa Calderón, Mikel Arce, Juan Crego, Ander Gonzalez Antona eta Jesus Maria Mateos irakasleak