-
Erasmus Mundus Joint Master Degree in Enviromental Contamination and Toxicology ECT+ programaren hirugarren promozioaren graduazioa
-
Adimen Artifizialeko Graduaren lehen promozioa
-
UPV/EHUren Berdintasunerako Plan berria onartu da
-
UPV/EHUk bere Formula Student ibilgailuak aurkeztu ditu Erresuma Batuan
-
Gure babeslerik onena
UPV/EHUk ehun elkarte baino gehiago bilduko ditu Boluntariotzaren III. Azokan
Noiz eta non
Noiztik: 2017/10/18 Noiz arte: 2017/10/13, 11:00 - 13:44
![](https://www.ehu.eus/documents/10136/7568376/20171018_III+Feria+del+Voluntariado.jpg/6567ec76-36ae-4f87-97ac-91f562e6359d?t=1507902026000)
Deskribapena
Asteazkenean, urriak 18, 11:00etan Bizkaiko Campusean, Gipuzkoako Campusean eta Arabako Campusean, Boluntariotzaren III. Azoka hasiko da, zeinetan ehun elkarte baino gehiagok hartuko duten parte unibertsitateko komunitatearen baitan gizarte-partaidetza bultzatzeko. Azoka hau Bolunta, Gizalde eta Sartu Álava elkarteek eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu dute, UPV/EHUko Ikasle Kontseilua, Boluntariotzaren Euskal Kontseilua eta Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailarekin batera.
Boluntariotzaren III. Azoka, goizeko 11:00etan inauguratuko da aldi berean hiru campusetan:
- Mikel Laboa enparantzan (Sarriena auzoa, z/g. Leioa) Estíbaliz Saez de Camara, Iraunkortasunaren arloko zuzendaria, Adriana Verdugo Gómez, UPV/EHUko Ikasle Kontseiluaren ordezkaria eta Leire Ortiz de Zarate Barañano Bolunta elkartearen ordezkaria
- Ignacio Maria Barriola Zentroan (Elhuyar enparantza, 1. Donostia) Antonio Casado Gipuzkoako Campuseko Unibertsitate Hedakuntzaren zuzendaria eta Edgar Ivan Chamorro, UPV/EHUko Ikasle Kontseiluaren ordezkaria
- Letren Fakultatean, (Unibertsitateko ibilbidea, 5. Vitoria-Gasteiz) Iván Igartua Ugarte, Arabako Campuseko errektoreordea eta Gorka Estibalez Gibello, UPV/EHUko Arabako Ikasleen Kontseiluaren ordezkaria.
Boluntariotza Azoka erakundeen eta unibertsitateko ikasleen arteko topagune bat da, boluntariotzan sentsibilizatzeko, informatzeko eta prestakuntza emateko; erakunde horien lana jakinarazteko; pertsona boluntarioak aitortzeko, eta boluntariotza solidarioari lotutako balioak zabaltzeko.