-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
XXXVI Uda Ikastaroen Irekiera-ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2017/06/20 Noiz arte: 2017/06/19, 18:00 - 14:00
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
![](https://ehu.eus/documents/10136/6740479/Cursos+Verano_dest.jpg/61d7d819-d067-4bcc-ab0e-c50d48b8c699?t=1490201862000)
Deskribapena
Asteartea, ekainaren 20an, 18:00, Miramar Jauregian, Donostian, UPV/EHUko XXXVI Uda Ikastaroen Irekiera-ekitaldia izango da.
Ekitaldian, honako hauek izango dira:
- Iñigo Urkullu, lehendakaria
- Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea
- Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusia
- Eneko Goia, Donostiako alkatea
- Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko sailburua
- Rafael Pardo, BBVA Fundazioko zuzendaria
- Carmen Agoués, Uda Ikastaroen zuzendaria
Ikasgai magistrala 'El Pais' egunkariko zuzendari Antonio Cañoren ardurapean egongo da. Hitzaldiaren izenburua: 'Posverdad y hechos alternativos: la crisis de periodismo que conocimos'.
Antonio Cañok, kazetaritzan lizentziatua, Efe agentzian lan egin zuen eta 1982an El Pais-en hasi zen. Mexiko eta Erdialdeko Amerikan berriemaile izan zen eta Washington-eko berriemaile ordezkaria ere, 10 urtez baino gehiago bete duen postua eta zuzendari izendatu arte karguan ari izan dena. Gainera, nazioarteko erredaktore buru kargua jardun izan du, igandekari edizioaren zuzendariorde arduraduna ere izandakoa, eta ikerketa eta analisi sekzioaren burua izan zen. Bere ibilbide profesionalean zehar, Persiako golko, Malvinak, Txad edo El Salvadorreko gerrak estali ditu, besteak beste, Pinochet-en aurkako matxinadak Txile-n, Sandinismoaren jausialdia Nikaraguan eta Estatu Batuetako lau presidentetzarako hauteskunde ere bai. Hainbat lehendakari, estatu buru eta pertsona ospetsu elkarrizketatu ditu, azkena Barack Obama, Estatu Batuetako lehendakaria izandakoa. Washington-en egondako azken garaian El Pais-eko Amerika edizioa martxan jarri zuen, hispaniar hitz munduan erreferente informatibo bihurtu dena. 2014ko maiatzean El Pais-eko zuzendaritza kargua bere gain hartu zuen.