-
Erasmus Mundus Joint Master Degree in Enviromental Contamination and Toxicology ECT+ programaren hirugarren promozioaren graduazioa
-
Adimen Artifizialeko Graduaren lehen promozioa
-
UPV/EHUren Berdintasunerako Plan berria onartu da
-
UPV/EHUk bere Formula Student ibilgailuak aurkeztu ditu Erresuma Batuan
-
Gure babeslerik onena
Hitzaldia ‘Europako Mendietako kobazulo izoztuei' buruzko hitzaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2015/11/24 Noiz arte: 2015/11/19, 11:00 - 15:41
![](https://www.ehu.eus/documents/10136/4709618/Cuevas+heladas.jpg/56efa9fb-c92b-45c7-a1b4-e7f822024079?t=1447946950000)
Deskribapena
Asteartean, azaroak 24, 11:00etan Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Areto Nagusian, Manuel Gómez Lende geografoak eta ikertzaileak hitzaldia emango du, ‘Europako Mendietako kobazulo izoztuak: esplorazioa eta ezaguera' izenburua hartuta. Jarduera hau UPV/EHUren Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia sailak antolatzen du.
Leize izoztuak lurrazpiko barrunbeak dira, beren baitan, sarri askotan Izotz Aro Txikian (1300-1850) edo lehenago osatutako izotz masak gordetzen dituztena. Zinez interesgarria hauek aztertu eta ikertzea, lurrazpiko mundu liluragarriak erakusteaz batera, ingurumen adierazleak baitira, iraganeko portaera klimatikoa eta egungoa ulertzen ezinbesteko laguntza eskainiz, bai eta berotze globalari eman beharreko erantzuna zehazten ere.
Gómez Lende doktorea Valladolideko unibertsitateko ikertzailea da, hiru urtetan izotz masa hauen dinamika eta portaera endoklimatikoa aztertzen jardun duena Europako Mendietako leize eta kobazulo ezberdinetan, hitzaldi honetan ikerketan erdietsi dituen emaitzen berri emanen digularik. Lurrazpiko mundua esploratzearen zaila, lilura, gehi izotz masa hauen presentzia, erabilitako metodologia konplexua eta lortu dituen emaitza nagusiak dira hitzaldi honen funts eta sena, Espainian lan aitzindaria delarik.