-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
2021/2022 ikasturteko Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen Graduazio Ekitaldia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2023/03/28, 18:00
Kokapena
Areto nagusia - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko)
Lehendakari Agirre 83. -48015- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateak 2021/2022 ikasturteko ikasleen graduazio ekitaldia egingo du asteartean, martxoaren 28an, fakultateko Areto Nagusian. Promozio honen aitabitxia Mikel Etxebarria izango da, Erromako Klubeko Espainiar Kapituluko Euskal Taldearen koordinatzailea.
Ikastetxeak 2021/2022 ikasturtean bere 375 tituludunen artean gradu bakoitzeko espediente onenak aitortuko ditu ekitaldian: Cristina Rodríguez Ávila, Gradu Bikoitza – Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Zuzenbidea; Janire Tapia Herrero, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua; Shubham Barroso Maeso, Ekonomiako Gradua; Maider Cueva Sánchez, Marketineko Gradua y Laura de Freitas Pellon, erga Sistemako eta Administrazio Publikoko Gradua.
Era berean, fakultateko espedienterik onena ere aitortuko da: Cristina Rodríguez Ávila, Gradu Bikoitza – Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Zuzenbidea.
Ikasturte horretan 375 ikaslek amaitu dituzte ikasketak, eta honela banatzen dira:
- Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua: 212 ikasle
- Gradu Bikoitza – Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Zuzenbidea: 52 ikasle
- Ekonomiako Gradua: 62 ikasle
- Marketineko Gradua: 29 ikasle
- Zerga Sistemako eta Administrazio Publikoko Gradua: 20 ikasle
Ekitaldian izango dira:
- Jon Barrutia, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa.
- Mikel Etxebarria, Erromako Klubaren Espainiako Kapituluko Euskal Taldearen koordinatzailea eta 63. promozioko aitabitxia.
- Miren Artaraz, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria.
- Iñaki Ruiz, Ekonomialarien Euskal Elkargoko presidentea.
- Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea
Ekitaldiaren ostean, Euskal Herriko Unibertsitateko koroak errezitala emango du.