-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
ARTEKOM proiektuaren aurkezpen jardunaldia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2019/01/30, 11:00 - 00:00
Kokapena
Gradu-aretoa - Arte Ederretako Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Urtarrilaren 30ean, 11:00etan, hamaiketako bat eskainiko da ARTEKOM proiektua aurkezteko jardunaldia hasi baino lehenago, Arte Ederretako Gradu Aretoan. Geroago, Errekaleor Bizirik! Kolektiboak, bere esperientzia azalduko du eta ARTEKOM proiektua aurrera eraman duten taldea -José María Herrera, Josu Rekalde, Iñaki Bárcena eta Carmen Marín Ruiz- proiektuaren helburuak eta egitaraua aurkeztuko dute.
ARTEKOM foro parte-hartzailea da, eta trantsizio energetiko iraunkorrak dakartzan erronkak ditu langai. Komunikazio estrategiak diseinatzen ditu, arte sorkuntzaren bitartekaritzarekin. Arte Ederretako, Komunikazio Zientzietako eta Farmaziako fakultateetako ikasleek, irakasleek eta AZPek eta Tradener proiektuak hartzen dute parte parte ARTEKOMen, Campus Bizkaia LABen baitan.
Hainbat jarduera prestatzen ari da —zinema, tailerrak, hitzaldiak—, esperimentazio eta ikerketa inguruneak proposatzeko asmoz. Erakusketa artistikoa antolatzea ere badago.
Sarrera doan.