-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
"Mikel Laboa izan liteke konstelazio, izan gabe izar…" erakusketaren inaugurazio ekitaldia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2024/02/08, 19:00
Kokapena
Axular erakusketa-aretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
![](https://ehu.eus/documents/10136/51012975/mikel-laboa-erakusketa-bizkaia-aretoa.jpg/59224a7a-0d32-084f-0495-23c85fc3bf9d?t=1706783098301)
Deskribapena
Ostegunean, otsailak 8, 19:00etan, Bizkaia Aretoko Axular aretoan, «Mikel Laboa izan liteke konstelazio, izan gabe izar…» erakusketa aurkeztuko da. Erakusketa ibiltari honek abeslaria gogoratu nahi du, bere heriotzaren 15. Urteurrenean.
Aurkezpenean izango dira:
- Gorka Moreno, Bizkaiko Campuseko errektoreordea.
- Miren Koro Campos, erakusketaren komisarioa.
- Imanol Agirre, Loraldia-ren zuzendari artistikoa.
- Beatriz Zabalondo, Bizkaiko Campuseko Euskararen eta Kulturaren arloko zuzendaria.
Patxo Tellería, bilbotar aktoreak, musika ukitua emango dio aurkezpenari: hainbat abesti abestuko ditu pianoz lagunduta.
Erakusketaren oinarrian dagoen «Ni ez naiz Mikel Laboa» liburua bezala, erakusketa hau ez da ohiko biografia bat, baina Laboaren espiritu musikalak, bere nortasunak eta umoreak gidatzen dute bere istorioa.
Erakusketa otsailaren 29ra arte egongo da ikusgai; astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan, 16:00etatik 20:00etara.