-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
UPV/EHUk harrera egin die irakasle berriei
Lehenengo argitaratze data: 2014/10/09
![](https://ehu.eus/documents/10136/3062106/profesorado+novel.jpg/a7018020-7c10-4d26-9990-b4167ce6f04c?t=1417532732000)
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak azken hiru urteetan irakaskuntzan hasi diren irakasle berrien harrera jardunaldia egin du. Ekitaldian, irakasleria berriak informazioa jaso du unibertsitatearen egituraz eta funtzionamenduaz, eta hausnarketa egin dute prestakuntza arloko behar pertsonalaz, bai eta irakaskuntzan eta ikerkuntzan garatu beharreko gaitasunaz ere.
SAE-HELAZ Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuak antolatutako jardunaldira bertaratu dira José Luis Martin UPV/EHUko idazkari nagusia, Xabier Etxaniz Irakasle eta ikertzaileen arloko errektoreordea; Fernando Plazaola Ikerketaren arloko errektoreordea; Jon Zárate Euskararen arloko errektoreordea eta Amaya Zárraga Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko errektoreordea. Vitoria/Gasteizko Ingeniaritzako unibertsitate eskolan egindako ekitaldian Javier Garaizar Arabako Campuseko errektoreordeak ere hartu du parte. Hizlariek hainbat alderdi azaldu diete Irakasle berriei, besteak beste, ibilbide akademikoa, ikerketa zientifikoa, UPV/EHUko hizkuntza politikoa, Euskara Batzordearen egitura, eleaniztasuna, eta graduak e graduondokoak kudeatzeko arautegi akademikoak.