-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
UPV/EHU mundu mailako abangoardian kokatu da komunikazio kritikoei dagokienez
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
-
USE ezohiko deialdian matrikulatu zirenen % 89,17k gainditu du
-
‘FOS Detection’ proiektuak lehen saria lortu du ‘Think Big 2024’ sarietan
UPV/EHU garaile izan da unibertsitate arteko euskarazko III. eztabaida ligan
Lehenengo fasea Arabako Campuseko Letren Fakultatean egin zen eta bigarrena, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuren aretoan
Lehenengo argitaratze data: 2014/09/26
![](https://ehu.eus/documents/10136/3062106/debate_euskera.jpg/f57a6d7f-572d-42f9-b391-d421623698f4?t=1418807353000)
Irailaren 23an unibertsitate arteko euskarazko III. eztabaida ligaren finala izan zen. Lehenengo fasea Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultatean egin zen eta bigarrena, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuren aretoan. Aurtengo edizioan, UPV/EHUko taldea izan da garaile.
Lehenengo fasea bukatu ondoren, parte hartzaileak Eusko Legebiltzarraren egoitzara joan ziren eta bertan harrera egin zieten Bakartxo Tejeria legebiltzarreko lehendakariak eta mahaiko kideek. Ongietorriaren ondoren, bertaratuak bilkuren aretoko aulkietan eseri ziren eta bertan egin zen azken eztabaida.
Ligan parte hartu zuten unibertsitateetako taldeek hitza hartu zuten aukeratutako gaiaz eztabaidatzeko: 'Internetek gizatasuna kentzen al die pertsonen arteko harremanei?'. Epaimahaiak eztabaida egin eta erabakia hartu ondoren, Eusko Legebiltzarreko lehendakariak eta unibertsitateetako bi ordezkarik (UPV/EHUko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoreordea, Maite Zelaia, eta Mondragon Unibertsitateko idazkari nagusia, Idoia Peñacoba), sariak banatu zituzten, ondoko sailkapenaren arabera:
- Lehenengo saria: UPV/EHU
- Bigarren saria: UNED
- Hirugarren saria: Mondragon Unibertsitatea
Txapelketa hau euskara eguneroko jardueran erabiltzen duten unibertsitateen artean egiten da. 2014ko edizioan, parte hartu dute UNEDek, Mondragon Unibertsitateak eta UPV/EHUk.
Azken hamarkadan, unibertsitate arteko eztabaidak bultzada handia izan du unibertsitate arloan. Jarduera honen bidez, ikasleek gaitasun orokorrak landu ditzakete. Horrela, bada, oso baliabide egokia da besteak beste, izpiritu kritikoa, oratoria, arrazoiketarako gaitasuna eta talde lana hobetzeko.