-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Bilboko Udal Etxebizitzak Gazte Solidarioentzat programan parte hartzeko izen emate epea zabaldu da
45 ikasle izango dira bosgarren deialdi honen onuradunak
Lehenengo argitaratze data: 2014/07/14
![](https://ehu.eus/documents/10136/3062106/Otxarkoaga_27.jpg/5cf541f3-8aa9-4b6f-ace8-8adb52306a0a?t=1420204346000)
Euskal Herriko Unibertsitateak "Bilboko Udal Etxebizitzak Gazte Solidarioentzat" programan izena emateko epea zabaldu du. UPV/EHUko 45 baliatuko dira ekimen horretaz 2014/2015. ikasturtean, hau da, programaren bosgarren deialdian.
"Bilboko Udal Etxebizitzak Gazte Solidarioentzat" programa UPV/EHUko graduondokoren batean matrikulatuta dauden Bizkaiko Campuseko ikasleei dago zuzenduta. Onuradunek 35 urte baino gutxiago izan behar dituzte. Udal etxebizitzak alokairuan eskaintzen zaizkie, parteka ditzaten, pertsona bakoitzak hilean 55 euroko prezio sinbolikoa ordainduz (gehi argi eta ur gastuak). Horren truke, ikasleek, Otxarkoaga eta Bilbo Zaharra auzoetako erkidego proiektuetan eta egoera txarrean dauden taldeei laguntzeko jardueretan lagundu behar izaten dute.
Programan parte hartzeko eskariak uztailaren 15etik irailaren 20ra aurkeztu ahal dira Leioa-Erandio eremuan Errektoregoan edo Sarrikon kokatutako Informazio eta Erregistro Bulegoan.
"Bilboko Udal Etxebizitzak Gazte Solidarioentzat" programa oso interesgarria da, hainbat helburu betetzen dituelako: Otxarkoaga eta Bilbo Zaharra auzoak biziberritzea eta gaztetzea; unibertsitate mailako prestakuntzaren eta erkidegoarekiko eta gizartearekiko erantzukizunaren arteko bateragarritasuna bultzatzea; eta gazteei -Udal Etxebizitzen arreta jasotzen duen taldeetako bat- eta ikasleei, zehatzago esanez, etxebizitza izateko aukera eskaintzea. Ikasleek zailtasun handiak izaten dituzte etxebizitza izateko, prezio oneko aldi baterako alokairuen eskaintza urria delako eta unibertsitateko ikasleen baliabide ekonomikoak ere ez direlako handiak izaten.