euskaraespañol

Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko du UPV/EHUko Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoak

Noiz eta non

Noiztik: 2014/05/16 Noiz arte: 2015/01/20, 10:00 - 09:23

Kokapena

Biblioteka
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Florence Nightingale zauritutako soldaduentzako gutunak idazten

Deskribapena

Ostiralean, maiatzak 16, 10:00etatik 14:00etara, Liburutegi Nagusiko UPV/EHUko Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoan (Sarriena auzoa, s/n. Leioa), Florence Nigthingale: Maestra en el arte de cuidar dokumentala ikusi ahal izango da, emanaldi desberdinetan,  Museoen Nazioarteko Eguna ospatze aldera. Sarrera doakoa.

Florence Nightingale-ren (1820-1910) bizitza eta lana aztertuko da bertan. Nightingalek gaur egungo erizaintzaren oinarriak ezarri zituen XIX. mendean: konturatu zen Krimeako Gerran hiltzen ari ziren gerlariak gudako zauriengatik baino gehiago infekzio arazoengatik hiltzen zirela. Aurkikuntza hark milaka hildako saihestu zituen.

1982. urtean José Luis Gotik fundatu zuen Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoak XIX eta XX. mendeko objektu mediku eta zientifiko bilduma aberatsa biltzen du. Objektu hauek Euskal Herriko sendagileek, ospitaleek eta beste erakunde batzuk erabili dituzte. 6000 pieza baino gehiago daude gordeta eta ikusgai, medikuntza espezialitate guztiak eta beste zientziei buruzkoak. Museoak liburutegi on bat ere badu, XIX eta XX. mendeko fondoekin osaturik. Hauen artean Basurto Ospitaleko liburutegi historikoa eta XIX. mendeko hainbat hiztegi entziklopediko bereizten dira, esate baterako Dechambreren Dictionnaire encyclopédique des sciences médicales (100 bolumen) edota 1821eko Diccionario de Ciencias Médicas (38 bolumen).

Ondare zientifikoa gordetzeaz gain, Museoak, zentro unibertsitarioa den neurrian, ikerketa eta irakasle betebeharrak ere baditu. Ikerketa arloan, geofisika, meteorologia edo gaixotasunen historia bezalako gaien ikuspegi globala tokian tokiko errealitatearen interesarekin batzen ditu osasun eta zientzia arlo desberdinetan. Irakaskuntza arloan, Mintegi Gelan klaseak ematen dira eta osasun arloarekin zerikusirik duten titulazio ikasgai desberdinei buruzko praktikak ere egiten dira. Bere edukiak medikuntza eta zientzia historialarien eskura jartzeaz gain, Museoaren helburua publiko orokorraren artean ezagutzak eta jakintzak zabaltzea ere bada.

Urtean zehar, UPV/EHUko Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoa eskola orduetan bisitatu daiteke, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara, aurretiko hitzordua eskatu ostean, telefono honetara deituta: 946012790.