-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko Atalaren 12. promozioaren diploma banaketa
Noiz eta non
Noiztik: 2014/05/15 Noiz arte: 2015/01/20, 18:00 - 11:34
Kokapena
Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Ostegunean, maiatzak 15, 18:00etan, Bizkaia Aretoko Kolko Mitxelena gelan (Abandoibarra, 3. Bilbo) UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko Atalan 2012/13 ikasturtean ikasketak amaitu zituztenei diplomak banatuko zaizkie. Hamabigarren promozio hori 84 ikaslek osatzen dute -76 lizentziatu eta 8 graduatu-. Zeremonian, promozio horren bi espediente onenei omenaldi berezi bat egingo diete. Hauek izango dira: Ander Baza García-Pascual (9.5eko bataz besteko nota lortu zuen) eta Andrea Lipat (9.07 eskuratu zuen)
Ekitaldian parte hartuko dute:
- Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
- Iñigo Lamarka, Artekoa
- Juana Goizueta, Zuzenbideko dekanoa
- José Manuel Martín Osante, Bizkaiko Atala Ordezkatuko dekanorde eta koordinatzailea
- Igor Minteguia, Bizkaiko Campuseko Akademia Antolakuntzako eta Ikasleen dekanordea