-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
2013ko laugarren hiruhilekoaren Euskadi Lan Txostenaren aurkezpena
Noiz eta non
Noiztik: 2014/01/31 Noiz arte: 2015/01/28, 11:00 - 12:20
Kokapena
Elhuyar gela - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Ostiralean, urtarrilaren 31n, 11:00etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoko Elhuyar entzunaretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) IV. Euskadi Lan Txostena aurkeztuko da. Ikerketa horren helburua hiruhilero (kasu honetan, 2013ko urritik abendura bitartean) Euskadiko Autonomi Erkidegoko lan egoeraren garapenaren ikuspegi orokorra ematea da. Batetik, Euskadiko lan merkatuaren panoramika emango da; eta, bestetik, lana galdu eta aurkitu dutenen langileen kopurua.
Sara de la Ricak koordinatutako UPV/EHUko ikerketa taldeak egindako txostenaren xehetasunak prentsaurrekoan aurkeztuko dira.
Prentsaurrekoan parte hartuko dute:
- Sara de la Rica, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Ekonomian katedraduna.
- Luis Miller, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko irakaslea.