-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
XXIII. Zientzia Astearen inaugurazioa Gasteizen
Noiz eta non
2023/11/09, 11:00
Kokapena
Bibat museoa
Cuchillería Kalea 54. -01001- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Osteguna, azaroak 9, 11:00etan, Museo Bibat (Aiztogile kalea, 54. Gasteiz), Euskal Herriko Unibertsitatearen Zientzia Astea 2023 inauguratuko da Gasteizen eta azaroaren 9tik 12ra bitartean egingo da.
Parte hartuko dute:
- Manoli Igartua, Arabako campuseko errektoreordea
- Amaia Esquisabel, Eusko Jaurlaritzako Ikerketaren zuzendaria
- Inmaculada Sanchez, Arabako Foru Aldundiko Kultura zuzendaria
- Sonia Diez de Corcuera, Kultura eta Hezkuntza arloko zinegotzia
- Arantza Ibañez de Opacua, Vital Fundazioko zuzendaria
Ostegunean ere, 10:00etan, inaugurazioa baino ordu bat lehenago, Zientzia Asteak ateak irekiko dizkie Arabako ikastetxeei. Bigarren Hezkuntzako eta Batxillergoko ia 500 ikaslek ostegunetik ostiralera egingo dituzte Bibat Museoan jarritako txoko zientifikoetan ibilaldi gidatuak. Bisita horiek oso interesgarri eta zirraragarriak gertatu ahal zaizkie, batez ere zein bide akademiko hartzeko unean daudenean.
Zientzia Astearen eskaintzak, egoitza guztiak kontuan hartuta (Bilbon eta Barakaldon azaroaren 8tik 12ra, Donostian, 9tik 11ra eta Gasteizen 9tik 12ra), 35 txoko zientifikoak eta 40 tailerrak izango ditu bere XXIII. edizioan. Horrez gain, hitzaldiak, erakusketak, kanpo-jarduerak eta Zientzia Club izeneko ikuskizuna (monologo zientifikoak) antolatu dira. Guztira, 200 doako jarduerak eskainiko dira zientzia eta teknologia gazteei, helduei eta haurrei hurbiltzeko.