-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Aire Berri VII. jardunaldia: Tabakoa edo osasuna, erronka komunitarioa
- Ekitaldia
Noiz eta non
2023/11/30, 09:00
Kokapena
Ekitaldi Aretoa - Farmazia Fakultatea
Paseo de la Universidad 7. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
‘Tabakoa edo osasuna, erronka komunitarioa’ lelopean 2023ko azaroaren 30ean izango da Aire Berri VII. jardunaldia Euskal Herriko Unibertsitatearen Farmazia Fakultatean, Aire Berri elkartea eta Farmazia eta Elikagaien Zientziak Saileko irakasleek osatzen duten Praktika Farmazeutikoko ikertaldea antolatzaile izanik.
Aire Berri Euskadin eta Nafarroan tabakismoaren prebentzioan lan egiten duen elkarte zientifikoa da. Bere jarduera tabakismoaren prebentzioan eta tratamenduan oinarritzen da, Espainian COVID-19aren pandemiak baino heriotza gehiago eragin dituen tabako-pandemiaren gaineko kontrol komunitarioko neurriak sustatuz. Tabakoaren kontsumoaren ondorioz hil diren 150.000 pertsonak baino gehiagok gainditu dituzte COVID-19aren 120.000 heriotzak 3 urteetan.
Irekiera ekitaldian egongo dira Juana Umaran Sánchez, Aireberriko presidentea; Mirari Ayerbe Díaz, UPV/EHUren Farmazia Fakultateko dekanoa eta Itziar Larizgoitia Jauregui, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaria.
Badago modalitate presentzialean edo birtualean bertaratzeko aukera.
Informazioa gehiago lortu eta izen-emateak egiteko esteka: https://aireberri.org/index.php/viijornada