Gobernu Kontseiluak, gaur Bizkaia Aretoan egindako bileran, Euskal Herriko Unibertsitateak UPV/EHUren 2023ko ekitaldiko kontuak onartu ditu.
-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
UPV/EHUk 2023ko ekitaldiko kontuak onartu ditu
Gobernu Kontseiluak gehiengo sindikal zabalarekin lortutako hainbat akordio ere berretsi ditu
Lehenengo argitaratze data: 2024/06/12
![](https://ehu.eus/documents/10136/3062106/presupuesto_web.JPG.jpg/8c8b393d-c849-e014-a0ce-05943894b9d8?t=1576246282000)
Diru sarreren aurrekontuaren egoera-orrian, eskubide onartu garbiak 534,6 milioi eurokoak izan ziren. Hau da, 2022ko ekitaldian baino % 5,18 gehiago. Euskal unibertsitate publikoaren finantzaketa iturriak honako hauek dira: 453,3 milioi euro finantzaketa publikokoak (Estatua, Autonomia Erkidegoa, tokiko erakundeak...); 21,2 milioi euro finantzaketa pribatukoak (enpresa pribatuak, familiak eta irabazi asmorik gabeko erakundeak); eta 60,1 milioi euro beste diru sarrera batzuetakoak (tasak, ondare sarrerak, etab.). Gastuen aurrekontuaren egoera-orrian, betebehar onartu garbiak 505,4 milioi eurora iritsi ziren, hau da, 2022ko ekitaldian baino % 5,48 gehiago. Azkenik, diruzaintzako gerakina, 2023ko abenduaren 31n, 0,13 milioi eurokoa zen.
Gobernu Kontseiluan egindako hitzaldian, Eva Ferreira errektoreak balorazio positiboa egin du 2023ko ekitaldiko kontuei buruz: "alde batetik, funts publikoen erabilera serio eta arduratsua egin da, eta horrek unibertsitate osoa inplikatzen du; eta, beste alde batetik, ikerketaren eta ezagutza transferentziaren bidez baliabideak atzematean lortu dugun hazkunde nabarmena ere azpimarratu nahi dut. Kontzeptu horretan bakarrik, 2023an, Euskal Herriko Unibertsitateak 120 milioi eurotik gorako diru sarrerak izan zituen. Albiste bikaina da, eta, gainera, horrek hurrengo ekitaldietan emaitzak hobetzen jarraitzeko konprometitzen gaitu ".
Gizarte ordezkariekin lortutako akordioak
Bilera berean, Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak ordezkaritza sindikalaren gehiengoarekin lortutako hainbat akordio berretsi ditu gaur. Horien artean, erretiroa hartu aurreko baldintzetan hobekuntza aurreikusten dutenak nabarmentzen dira, bai irakasle-ikertzaileena (IRI), bai teknikari eta kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuko langileena (TEKAZEL).