-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
UPV/EHU mundu mailako abangoardian kokatu da komunikazio kritikoei dagokienez
-
Itziar Laka, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2024 Saria, ikerketa linguistikoagatik
-
USE ezohiko deialdian matrikulatu zirenen % 89,17k gainditu du
-
‘FOS Detection’ proiektuak lehen saria lortu du ‘Think Big 2024’ sarietan
Ereño Gorria‘ Kareharria Geologia Zientzien Nazioarteko Batasunaren Ondare Harri gisa aitortzeko ekitaldia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2024/07/05, 11:30
Kokapena
Bizkaia
Deskribapena
Andrabideko harrobia (Gautegiz Arteaga)
Gautegiz Arteagako Udalak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, Zientzia Geologikoen Nazioarteko Batasunak (IUGS) Andrabide udal-harrobiko ‘Ereño Gorria’ Kareharria "Nazioarteko Ondare Harri" izendatzeko ekitaldia egingo du datorren ostiralean, uztailaren 5ean.
Ekitaldian parte hartuko dute: Patrik Saitua, Gautegiz Arteagako alkatea; Gorka Moreno, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea; Arantza Aranburu, UPV/EHUko Petrologia eta Geokimikako irakaslea; Laura Damas, geologoa, ikertzailea, UPV/EHUko doktorea; Asier Hilario, IUGS Zientzia Geologikoen Nazioarteko Batasuneko Ondare Batzordeko zuzendaria.
Bertan izango dira Busturialdeko alkatea eta zinegotziak eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak, besteak beste.