-
Erasmus Mundus Joint Master Degree in Enviromental Contamination and Toxicology ECT+ programaren hirugarren promozioaren graduazioa
-
Adimen Artifizialeko Graduaren lehen promozioa
-
UPV/EHUk bere Formula Student ibilgailuak aurkeztu ditu Erresuma Batuan
-
Low cost teknologia berria, droneen arteko talkak saihesteko
-
Formula Student Vitoria, errebelazio ibilgailu onena Silverstonen
‘Nazioa eta hizkuntza Humboldten pentsamenduan’, Ur-jauzia bildumaren liburu berriaren aurkezpena
Noiz eta non
2024/02/21, 12:00
Kokapena
Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Asteazkena, otsailaren 21ean, 12:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroaren Txillardegi aretoan, Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateko Joxe Azurmendi Katedrak eta Jakin Fundazioak elkarlanean bideratutako Ur-jauzia bildumaren liburu berria aurkeztuko da. Iñaki Zabaleta Gorrotxategi UPV/EHUko Filosofia Saileko irakasleak idatzitako ‘Nazioa eta hizkuntza Humboldten pentsamenduan’ lanak humanista ezagunaren pentsamenduan nazioak eta hizkuntzak hartzen duten lekua du aztergai.
Ekitaldian parte-hartuko dute:
- Agustin Erkizia, Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak
- Sebastian Zurutuza, Gipuzkoako Foru Aldundiko Estrategia zuzendariak
- Lorea Agirre, Jakin Fundazioko zuzendariak
- Beronika Azpillaga, Campuseko Euskararen eta Kulturaren arloko zuzendariak
- Xabier Eizagirre, Ur-jauzia bildumaren editoreak
- Iñaki Zabaleta Gorrotxategi, liburuaren egileak