-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Musika-errezitaldia: ‘Ez dok, badok: Oteizaren mailua’
- Ekitaldia
Noiz eta non
2023/12/15, 19:00
Kokapena
Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Joxan Goikoetxea musikariak, Euskamerata taldearen bidez, 'Ez dok, badok: Oteitzaren mailua' proiektua aurkeztuko du Orioko diziplina anitzeko sortzailearen heriotzaren 20. urteurrenean. Errezitaldiak egitarau zabala eskaintzen du eta Oteitzaren eragin handiko pentsamenduak arlo poetiko-musikalean markatutako arrastoari jarraitzen dio.
Artista hauek osatzen dute taldea: Klara Mendizabal soprano donostiarra, Juanjo Otxandorena gitarrista esperimentatua, Iker Lope de Bergara (haize-instrumentuak), Iosune Marín (gitarra eta mandolina) eta Iñaki Beraetxe (errezitatze iradokitzaileak eta sakonak).
Andoni Egaña bertsolariak parte hartuko du errezitaldian ere bai.
Sarrera librea lekua bete arte.