-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
UPV/EHUk Moore4medical proiektu europarraren Workshop # 6 antolatu du
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2022/10/04 Noiz arte: 2022/10/06
Kokapena
Araba
Deskribapena
Urriaren 4, 5 eta 6an, Arabako Parke Teknologikoaren Eraikin Nagusian Moore4medical proiektu europarraren Workshop # 6 jarduera egingo da. Bertan 68 erakundetako 80 pertsonak parte hartuko dute, horien artean, Europar Batasuneko 13 herrialdetako unibertsitate eta ikerketa-zentroetako enpresa pribatuak eta ikerketa-taldeak. Philips multinazional holandarraren, elektronikako, sistema medikoko eta zerbitzuen berrikuntzako dibisioetan, lidergoa duen topaketa da.
Inaugurazio ekitaldian izango dira Amaia Calleja, UPV/EHUko Arabako Campuseko Errektoreordetzako Ekintzailetza eta Transferentzia zuzendaria, eta Miren Bilbao, Arabako Teknologia Parkeko gerentea.
Gasteiz aukeratu dute egoitza izateko, kokapen estrategikoagatik eta Euskal Herriko Unibertsitateko NanoBioCel taldeak, Jose Luis Pedrazek zuzenduta, ‘drug adherence’ arloan ikerketa talde indartsu baten oinarri diren Espainiako hirietako bat delako.
Moore4medical proiektu europarra, 3 urtekoa, azken txanpan sartu da eta, bertan, NanoBiocel taldeak produktu biofarmazeutikoak liofilizatzeko prozesuan eta gailu mikrofluidikoetan erabiltzean jarri du arreta.