-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
XXIII. Zientzia Astearen inaugurazioa Bilbon
- Ekitaldia
Noiz eta non
2023/11/08, 10:30
Kokapena
Atondo nagusia - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
UPV/EHUren Zientzia Astea 2023 inauguratuko da Bilbon eta azaroaren 8tik 12ra bitartean egingo da. Zientzia Astea egingo da ere Barakaldon egun berean, azaroaren 9tik 12ra Gasteizen eta azaroaren 9tik 11ra Donostian.
Inaugurazio-ekitaldian parte hartuko dute:
- Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea
- Gorka Moreno, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
- Guillermo Quindós, Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea
Zientzia Astearen eskaintzak, egoitza guztiak kontuan hartuta, 35 txoko zientifikoak eta 40 tailerrak izango ditu bere XXIII. edizioan. Horrez gain, hitzaldiak, erakusketak, kanpo-jarduerak eta Zientzia Club izeneko ikuskizuna (monologo zientifikoak) antolatu dira. Guztira, 200 doako jarduerak eskainiko dira zientzia eta teknologia gazteei, helduei eta haurrei hurbiltzeko.
Asteazkenean ere, 9:30ean, inaugurazioa baino ordu bat lehenago, Zientzia Asteak ateak irekiko dizkie Bizkaiko ikastetxeei. Bigarren Hezkuntzako eta Batxillergoko ia 3.500 ikaslek asteazkenetik ostiralera egingo dituzte Bizkaia Aretoan jarritako txoko zientifikoetan ibilaldi gidatuak. Bisita horiek oso interesgarri eta zirraragarriak gertatu ahal zaizkie, batez ere zein bide akademiko hartzeko unean daudenean.