-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Erakusketa: ‘Lur arrasean: Trantsizio ekosozialerako praktika artistikoak’
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2022/03/28 Noiz arte: 2022/04/08, 09:00 - 19:00
Kokapena
Erakusketa gela - Arte Ederretako Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
ARTEKOM*ek antolatutako Lur arrasean: Trantsizio ekosozialerako praktika artistikoak erakusketan, ikuspegi ezberdinak arakatzen dira, eta horretarako egungo kontsumo gizarteak bereak dituen eredu poilitiko eta ekonomikoen aurrean jarrera kritikoa erakusten du.
Erronka horri era ekologikoan erantzun asmoz bertan parte hartzen duten 14 artistek, hitz eman dute era arduratsu eta mugatuan gauzatuko dituztela euren lanak.
Erakusketan parte hartzen duten artistak: Isabel Álvarez, Mikel Arce, Iratxe Díaz, Mikel Garate, Josemaría Herrera, Susana Jodra, José Ángel Lasa, Nerea Legarreta, Miriam Lloidi, Cristina Miranda, Andrea Monrocle Nahia Ruiz, Josu Rekalde eta Pilar Soberon.
*ARTEKOM: Transizio energetikorako Arte eta Kominikazioa, jatorri anitzezko disziplinaz osatutako ikerketa talde bat da EHU-UPVko Iraunkortasunaren arloko zuzendaritzako Campus Bizia Lab-aren (CBL) 2021/2022 Egitarau barnean. Taldean Arte Ederretako, Gizarte Zientzia eta Komunikazioko administrazio eta zerbitzuetako langileek, ikasleek eta irakasleek parte hartzen dute.