euskaraespañol

Gipuzkoako Campuseko Enplegu Foroan 300 gazte izan ziren

Guztira 33 empresa parte hartu zuten eta 100 lanpostu eskaini zituzten

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2020/02/28

Argazkia: Nagore Iraola. UPV/EHU

Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko Enplegu Foroa ospatu zen  Ignacio Mª Barriola Zentroan, Donostian. Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako Enplegu Foroetatik lehena izan zen. Ondoren, martxoaren 5ean, Araban egingo da, Vitoria-Gasteizko Udalarekin elkarlanean antolatua eta hirugarrena, martxoaren 10ean, Bilbon, Bizkaia Aretoan.

Foroen helburua da Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen eta tituludunen enplegagarritasuna hobetzea; eta, halaber, gazte horien eta profil jakinen bila diharduten enpresen arteko harremanak ahalbidetzea. Era berean, ikasleentzako, enpresentzako eta instruktoreentzako formazio eta 25 aurkezpen saioak antolatu ziren.

Gipuzkoako Campuseko forora 300 gazte hurbildu ziren. Horietako gehienek hitzordua zuten 100 lan-eskaintza eskaini zituzten 33 enpresetako baten batekin. Hauek oso arlo desberdinetakoak ziren: Osasungintza, Industria, Bankuak, Ikerkuntza, Aholkularitza eta Ingeniaritza, hurrenez hurren. Ezgaitasunen bat duten pertsonentzako aukerak lan-arlo anitzetan ere. Lanbide erakunde publikoak ere hartu zuen parte, ekitaldia antolatzen laguntzeaz gain.