-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Cervantes izarra eta bere exoplanetak
Noiz eta non
Noiztik: 2016/07/22 Noiz arte: 2016/07/19, 19:00 - 08:57
![](https://ehu.eus/documents/10136/5772250/Estrella+Cervantes+web.jpg/0ea407c6-11c5-4337-8712-17bdc3a3a49c?t=1468918516000)
Deskribapena
Ostiralean, uztailak 22, 19:00etan, Bilboko Bidebarrietako Liburutegi Zentralan (Bidebarrieta kalea, 4. Bilbo) Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko astrofisikako katedradun eta Astronomiako Espainiako Elkartearen presidente Javier Gorgasek azalduko ditu sistema honen ezaugarri fisikoak eta baita exoplanetak nola aurkitzen diren, "La estrella Cervantes y sus exoplanetas" (Cervantes izarra eta bere exoplanetak) izeneko hitzaldi eta mahai-inguruan.
Hitzaldia gazteleraz izango da eta sarrera doan.
Iragan abenduan, guregandik 49,8 argi-urtera dagoen izar azpi-erraldoi batek Cervantes-en izena darama. Ara konstelazioan dauden zeruko gorputz horren inguruan biratzen dira Kixote, Rozinante, Dulzinea eta Santxo, planeten sistema berria osatzen duten lau exoplanetak.
Iruñako planetariumak, Espainiako Astronomia Elkarteak eta Cervantes Institutuak sustatutako proposamenak irabazi zuen, herritarren botoekin Nazioarteko Astronomia Batasunak abian jarri zuen ekimena, zeinaren asmoa zen aurkitu berri den planeten sistema horri izena jartzea.