-
Erasmus Mundus Joint Master Degree in Enviromental Contamination and Toxicology ECT+ programaren hirugarren promozioaren graduazioa
-
Adimen Artifizialeko Graduaren lehen promozioa
-
UPV/EHUk bere Formula Student ibilgailuak aurkeztu ditu Erresuma Batuan
-
Low cost teknologia berria, droneen arteko talkak saihesteko
-
Formula Student Vitoria, errebelazio ibilgailu onena Silverstonen
UPV/EHUko I. Doktorego Jardunaldiek doktoregoko 400 ikasle bilduko dituzte
Noiz eta non
Noiztik: 2016/07/11 Noiz arte: 2016/07/08, 09:45 - 12:47
![](https://www.ehu.eus/documents/10136/5772250/jornadas+doctorales.jpg/4fb2c7d8-8992-4465-b640-291468730d1c?t=1467982006000)
Deskribapena
Datorren astelehenean, uztailak 11, goizeko 9:45ean, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3, Bilbo), UPV/EHUko I. Doktorego Jardunaldien inaugurazio ekitaldia izango da, non doktoregoko 400 ikasle baino gehiago bilduko diren eta unibertsitateko 65 doktorego programen ikerketa lerroen emaitza garrantzitsuenak jakitera emango diren.
Inaugurazio-ekitaldia Mitxelena Auditorioan ospatuko da eta hauek izango dira:
- Nekane Balluerka, Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordea
- Fernando Plazaola, Ikerketaren arloko erretoreordea
- Gabriela Chotro, Master eta Doktorego Eskolako zuzendaria
UPV/EHUko I. Doktorego Jardunaldiak izaera honetako lehenak dira gure lan-inguruan, eta gure unibertsitateko doktoregoko ikasleen ikerketa gaitasuna dute gai nagusi.
Ekitaldi honek hiru helburu itu. Alde batetik prestakuntza-ekitaldi bat da, non ikasleek gaitasun ezberdinak beregana ditzaketen. Hortaz, astelehenean, goizeko 10:00etan, Pedro Miguel Echeniquek Aholkuak ikerlari gazte bati izeneko hitzaldia emango du; bestalde, bi mahai inguru antolatu dira: Zientzia eta Gizartea. Ikerkuntzaren gizarte komunikazioa (astelehenean, goizeko 11:30etan) eta bigarrena Doktoreen enplegarritasuna (astelehenean, 12:45etan).
Bestalde, zientzia arloko ekitaldia izanik, ekitaldi honek arlo ezberdinetako doktorego aurreko ikasleen arteko esperientziak eta iritziak trukatzea du helburu, beren arteko kolaborazioa sustatuz.. Azkenik, unibertsitatean aurrera eramaten diren ikerketak zabaltzeko aukera paregabea da ekitaldi hau.