euskaraespañol

Arte Ederretako Fakultateko ikasleen lanak Bilbao Art District-en

Noiz eta non

Noiztik: 2016/05/13 Noiz arte: 2016/05/14, 09:00 - 20:00

Deskribapena

Ostiral eta larunbatean, maiatzak 13 eta 14, UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultateko ikasleek era aktiboan parte hartuko dute Bilbao Art District ekimenaren edizio berri batean. Deustuko zubiko etxetxoa, Abandoibarran dagoen Bizkaia Aretoa eta Bilboko hainbat kale, beste batzuen artean, erakusleiho moduan erabiliko dira artea eta sorkuntza ulertzeko modu ezberdinak agertzeko. Parte-hartzea posible izan da Bizkaiko Campuseko EHUKultura, Bilbao Ekintza, Bilboko Udala, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa eta Aurtenetxea enpresari esker.

Sei dira Arte Ederretako ikasleek Bilbao Art District-en egingo dituzten esku-hartzeak:

• Cristina Fernández + Abel Jaramillo + Magdalena Planas  'Noventa y nueve acciones y una palabra' Bizkaia Aretoan.
• Okela Sormen Lantegia: Alberto Salcedo 'Ersillia', Saray Perez + Ohiane Sánchez 'Sonidos Situados' eta Arantza Gaztañaga 'Txakun'
• Álvaro Aroca 'Paperezko Itsasontzia', Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko zabaldegian
• Paula R. Infante 'Spartakusbund', Deustuko zubian

Bilbao Art District ekimen publiko-pribatua da eta bere helburua Bilboko arte bisualen sektorearen balioa azpimarratzea da, hiria agente eta arte-disziplina ezberdinen topalekua bihurtuz eta artea hiritarrengana hurbilduz.

Informazio gehiago:
https://www.ehu.eus/ehusfera/bbaa/
http://www.bilbaoartdistrict.com/