euskaraespañol

Eguneko irudia

Eman hementxe X. Lasterketa Mistorako izena

Noiz eta non

Noiztik: 2016/03/13 Noiz arte: 2016/03/10, 11:00 - 23:59

Iaz 1.500 korrikalarik hartu zuten parte

Deskribapena

Martxoaren 10era arte irekita egongo da UPV/EHUren X. Lasterketa Mistoan (5 km) izena emateko epea. Bilboko Guggenheim Museoaren alboko orubea izango da herri lasterketa honen abiapuntua zein helmuga, eta martxoak 13an burutuko da, 11:00etan. Proba honen ezaugarrietako bat da bikoteek mistoak izan behar dutela; hots, emakumezko bat eta gizonezko bat.  Biek ala biek batera egin beharko dute korrika, baita helmugara heldu ere.
UPV/EHUko ikasleei graduko kreditu erdi bat edo aukera askeko kreditu bat emango zaie proba amaituz gero. Iaz, 1.500 korrikalarik hartu zuten parte UPV/EHU-Bilboko Lasterketa Mistoan, probako parte-hartzaileen errekorra hautsiz.

Aurretik, 10:30etan, Txikien Lasterketa Mistoa ospatuko da, zeinetan bi adingabek (4 urtetik 14ra arte) 1.500 metro egin beharko dituzten.

Bi lasterketak doakoak dira, eta nahitaez eman behar da izena.

Informazio guztia, hemen.