-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Eskolaren diploma banaketa
Noiz eta non
Noiztik: 2015/11/16 Noiz arte: 2015/11/12, 18:30 - 13:38
![](https://ehu.eus/documents/10136/3858697/campusa_diplomas.jpg/3ccae748-1999-4836-a195-4e9f0132ae0a?t=1429177932000)
Deskribapena
2014/15eko promozioan 228 ikaslek bukatu zituzten ikasketak eskolan
Astelehenean, azaroak 16, 18:30ean, UPV/EHUko Bilboko Industria ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako Areto Nagusian 2014/15 promozioko gradua emateko ekitaldia egingo da. Ekitaldian hauek izango dira:
- Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
- Francisco José Alonso Aldama,Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate zuzendaria
- Asier Abaunza, Bilboko Udaleko Hiri Plangintza Saileko zinegotzia
- Mario Ruíz de Aguirre, Bizkaiko Industria Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialeko dekanoa
- Natalia Rodríguez, Iberdrola Ingeniería y Construcción enpresaren Bilboko Giza Baliabideen arduraduna
- Enrique Marquínez, Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Eskolako Zuzendaritzaren laguntzaileak
- Francisco José Sainz, Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Eskolako zuzendaria
Joan den ikasturtean 228 ikaslek (183 mutil eta 45 neska) amaitu zituzten ikasketak, gradu hauetan:
- Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua, 64 ikasle (51 mutil eta 13 neska)
- Industria Kimikaren Ingeniaritzako Gradua, 8 ikasle (5 mutil eta 3 neska)
- Ingeniaritza Elektrikoko Gradua, 28 ikasle (24 mutil eta 4 neska)
- Ingeniaritza Mekanikoko Gradua, 92 ikasle (75 mutil eta 17 neska)
- Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua,36 ikasle (28 mutil eta 8 neska)
Ekitaldian, espediente akademiko onenei aintzatespena ere egingo zaie:
- Erlantz Otaola Santacoloma eta Aitor Valdivieso González, Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua
- Álvaro Casado de Diego, Industria Kimikaren Ingeniaritzako Gradua
- Unai Arévalo Miranda, Ingeniaritza Elektrikoko Gradua
- Aitor Quemada Álvarez y Joan Marc Monserrat Marzal, Ingeniaritza Mekanikoko Gradua
- Javier Fernández Anakabe, Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ekitaldia amaitzeko UPV/EHU koruak abestuko du.