-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
‘La patria soñada' liburuaren aurkezpena
Noiz eta non
Noiztik: 2015/10/22 Noiz arte: 2015/10/20, 18:30 - 10:43
![](https://ehu.eus/documents/10136/4534421/La+patria+so%C3%B1ada.jpg/1269cb1a-bc4b-4916-b84e-a17a1bb3a34d?t=1445337635000)
Deskribapena
Ostegunean, urriak 22, 18.30etan hasita, Elkar Aretoan (Poza lizentziatua, 14. Bilbo) ‘La patria soñada. Historia del nacionalismo vasco desde su origen hasta la actualidad' liburua aurkeztuko da, Santiago de Pablo Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko garaiko historiako katedradunak idatzita. Liburuak euskal nazionalismoaren funtsezko historia kontatzen du, irakurle ez adituarentzako modu ulerterraz eta atseginaz. Berori irakurri ostean, erabat informatuta eta jakinaren gainean egongo da garaiko Europa honetan den mugimendu politikorik berezien eta interesgarrienetako baten eboluzio historikoaz.
Santiago de Pablo UPV/EHUko garaiko historiako katedraduna da. Ikertzaile gonbidatua izan da Nevadako unibertsitatean, Renon (Amerikako Estatu Batuak). Bera idatzitako liburuen artean, aipatzekoak dira Tierra sin paz. Guerra Civil, cine y propaganda en el País Vasco' (2006), ‘The Basque Nation On-Screen. Cinema, Nationalism, and Political Violence' (2012) eta, idazle kide gisa, ‘Historia del País Vasco y Navarra en el siglo XX' (2009), ‘Diccionario ilustrado de símbolos del nacionalismo vasco' (2012) eta ‘La política como pasión. El lehendakari José Antonio Aguirre (1904-1960)' (2014).
Honako hauek hartuko dute parte aurkezpenean:
- Santiago de Pablo, idazlea.
- Juan José Ibarretxe lehendakaria.
- José Luis de la Granja, UPV/EHUko Garaiko Historia saileko irakaslea
- Daniel Martinez, editorea.