-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Saltillo, Gipuzkoako kostaldean
Noiz eta non
Noiztik: 2015/08/27 Noiz arte: 2015/08/26, 10:00 - 13:20
![](https://ehu.eus/documents/10136/4364314/navegando2_web.jpg/78987086-ce0c-4699-b59a-36d08e7aca34?t=1440595175000)
Deskribapena
UPV/EHUko eskola-ontziak Donostian irekiko dizkie ateak bisitariei eta larunbatean, Hondarribian
Ostegunean, abuztuak 27, goizean 10:00etatik-13:00etara bitartean eta arratsaldean 15:00etatik:-19:00etara, Donostiako portuan Saltillo UPV/EHUko eskola-ontziko ateak irekiko dira bisitatzeko. Mikel Lejarza kapitainak eta Marta Higueras, Itziar Rey, Carlos Doussinag, Mikel Valcarlos, Julio Cascallana, Irantzun Alberdi, Ane Luque, Matias Romay, Alain Moleda, Ane Miren Aizpurua, Enaitz Angoitia eta Marcos Eizagirre ikasleek bisitariei erakutsiko diete itsasontzia, eta bela mundua ere hurbilduko diete. Hamabi marinel horiek —UPV/EHUko Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoko ikasleak— nabigazio praktikak egiten ari dira.
Hurrengo geraldiak Hondarribian eta Mutrikun izango dira. Antzinako belaontzia iragan astean, hilak 20, itsasoratu zen ohiko udako itsasaldia egiteko Kantauri itsasoko ertzetik. Lekeitioko portuan egin zuen lehenengo geraldia, eta gero Donibane Lohizunen eta Getarian.
Saltilloren udako itsasaldiaren hurrengo zeharbideak eta geldialdiak hauek izango dira:
- Abuztuak 28 Donostia – Hondarribia
- Abuztuak 29-30 Ate irekiak Hondarribian
- Abuztuak 31 Hondarribia – Mutriku
- Irailak 1 Ate irekiak Mutrikun
- Irailak 2 Mutriku – Bermeo
- Irailak 3 Ate irekiak Bermeon
- Irailak 4 Bermeo – Santurtzi
Saltillo 1932an eraiki eta bi urte beranduago erosi zuen Pedro Galindez enpresari bizkaitarrak. 1946tik 1963ra arte Galindezek errege-familiari utzi zion belaontzia, erabil zezan. 1968an Galindezek Nautika eta Itsasontzi-makineria Eskolari itsasontziaren emaitza egin zion. Zaharberritu ondoren berriro itsasoratu zen 1998an eta gaur egun UPV/EHUko ontzi-eskola bezala erabiltzen da.