-
Erasmus Mundus Joint Master Degree in Enviromental Contamination and Toxicology ECT+ programaren hirugarren promozioaren graduazioa
-
Adimen Artifizialeko Graduaren lehen promozioa
-
UPV/EHUk bere Formula Student ibilgailuak aurkeztu ditu Erresuma Batuan
-
Low cost teknologia berria, droneen arteko talkak saihesteko
-
Formula Student Vitoria, errebelazio ibilgailu onena Silverstonen
Hitzaldia: ‘Fascismos, ultraderechas y derechas radicales’
- Ekitaldia
Noiz eta non
2023/03/17, 10:00
Kokapena
Gizarte eta Komunikazio Zientzia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
F mintegia, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Politikaren esparruan hain asaldatuta dagoen eta eskuin muturrak hainbeste tentsio, eztabaida eta gorakada dituen honetan, Maximiliano Fuentes Codera Gironako Unibertsitateko Historia Garaikideko irakasleak ‘Fascismos, ultraderechas y derechas radicales. Un debate entre el presente y el pasado’ izeneko hitzaldia emango du. Hitzaldia martxoaren 17an izango da, 10:00etan, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko F mintegian.
Fuentes Codera irakasleak, gainera, 'Ellos, los fascistas. La banalización del fascismo y la crisis de la democracia' (Bartzelona, 2022) lanaren egilekidea da. Liburu honek azaltzen du nola hedatu den “faxista” terminoa, gaur egungo talde eta fenomeno politikoak izendatzeko. Horretaz gain, adjetibo horren esanahia hutsaldu egin dela uste du, orain oso modu arduragabean erabiltzen baita aurkari politikoa iraintzeko.