-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
EH, MERTXE!ren kontzertua
Noiz eta non
2024/04/10, 19:00
Kokapena
Ekitaldi aretoa - Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Asteazkena, apirilak 10, 19:00etan, Unibertsitate Pabiloiaren Ikuskizun aretoan (Apraiztarren kalea 1, Gasteiz), EH, MERTXE! musika taldeak kontzertua eskainiko du.
EH, MERTXE! Rock ‘n’ roll zitaleko talde bat da, kementsua, gitarra zorrotzekin eta lelo melodiko eta infekziosoekin, bulkada basatien erritmoan dantzarazi eta oihuka hasteraino. Taldea Logroñon kokatu den arren, Oion, Samaniego eta Mañuetakoak dira, taldekideak Adrian (gitarrista), Tali (baxu-jotzailea), Iosu (bateria) eta Ibai (abeslaria, gitarrista) izanik.
Gainera, asteazken honetan Araba Euskarazeko kanta ofiziala aurkeztuko dute.
Sarrera librea izango da, harik eta gela bete arte.