euskaraespañol

Ateak itxi ditu EGOkITU udako campusak

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2024/07/10

NON: Arkitektura Goi Eskola Teknikoa (Gipuzkoako Campusa). NOIZ: 2024ko ekaina-uztaila. NORK: UPV/EHU.

 

EGOkITU udako campusak, 15 eta 17 urteko gazteak unibertsitatera eta enpresa mundura modu ludikoan hurbilarazteko xedea duen jolas eta prestakuntza programak, ateak itxi ditu. Ia 200 gaztek hartu dute parte UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko ikastegiek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, antolatutako jardueretan. Bi astean zehar, zenbait jarduera egin ahal izan dituzte modu ludikoan, besteak beste: misterioak ebatzi laborategi kimikoetan egindako entseguetatik abiatuta; odola ateratzen eta bendajeak jartzen ikasi; aulkiak eta maketak egin; epaiketen simulazioak egin; esperimentuak energia   berriztagarriekin; scape room-ak; edo etxebizitza baten proiektua egiteko tailerrak.

Gipuzkoako Campuseko EGOkITU udako campusak datorren udan zabalduko ditu berriro ateak, etorkizuneko ikasleei unibertsitate mundua modu ludikoan erakusteko.

Datorren urte arte!

 

Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.

Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus