Zergatik ikasi VGIEn

Zergatik ikasi gure Eskolan?

Eskolaren sarrera nagusia

Honako hau irakurtzen ari bazara, ingeniaritza bat ikasi nahi duzulako da. Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolak (VGIE), UPV/EHUrenak, zenbait datu eman gura dizu aintzat izan ditzazun, zeure etorkizuna hautatzerakoan. Irakurri osorik, mesedez, amaitu arte: MEREZIKO DU! BIZITZA ALDATUKO ZAIZU!

Gure eskola gertukoa da, bai ikasleentzat nola enpresetarako eta kalitatezkoa, hemen eskaintzen dugun prestakuntzarengatik.

Gurekin ikasi nahi baduzu, ametsak egia bihurtuko ahal dituzu.

ZERGATIK IKASI INGENIARITZA?

  • Ingeniariak jakintza eta trebetasun praktikoak garatzen ditu gure bizitza eta eguneroko ingurunea hobetzeko.
  • Ingeniariak lagundu egiten du etorkizuneko erronka tekniko, zientifiko eta teknologikoak ebazten. Bere eginkizuna zinez garrantzitsua da gizateriaren aurrerakuntzan.
  • Enpresen eta gizartearen premiak asebete ahal izateko, giza trebetasunak ere garatu behar ditu, hala nola, talde lana, baliabide material eta giza bitartekoen gestioa, autoikaskuntza eta komunikatzeko gaitasuna.
  • Lanbide errentagarria da. Ingeniaritza lanak dira hobekien ordaindu ohi direnetakoak.
  • Lanbide segurua da, bai eta krisi garaietan ere, beti baita ingeniaritza lanpostuen eskari eta beharra.
  • Ingeniaritza erronka da, sormenezko pentsaera sustatzen du, beti dakar berrikuntzarik.
  • Aukera eta esperientzia paregabeak bizi ahal dituzu. Ingeniariak beharrezkoak dira abangoardiako instalazio teknologikoetan lan egiteko.
  • Ingeniariek pertsonen bizitza hobetzeko egiten dute lan. Ingeniarien lanak gizarte onura dakar. Zirraragarria da, pertsonen bizi baldintzak hobetzea baita helburu eta helmuga.
  • Zeuk sortuko baitituzu geure mundua eta geure etorkizuna.
  • Izan ere, lanbide funtsez praktikoa, jakintza tekniko eta giza ikasketa asko elkarren harremanetan jartzen dituena.
  • Ingeniaritza beti da ezberdina eta espezializatu ahal zara gehien maite duzun arloan: energia berriztagarriak, elektronika, mekanika, eraikuntza, ingurumena …
  • Ingeniaritzak aukera handiak eskaintzen ditu sorkuntza eta berrikuntzarako.
  • Ingeniaritza askotarikoa da eta egokitzeko gaitasun handia eskaintzen dizu, oso baliagarria, 30 urte pasa arren, gaitasuna mantenduko duzulako.
  • Gainontzeko arlo zientifikoek beharrezko dute ingeniarien lana: errobotak medikuntzan, farmakoen ekoizpena, elikagaien industriak ... Gainontzeko lanbideek ez lukete bilakaerarik izango ingeniarien sostengurik gabe.
  • Giza bitartekoei, baliabide materialei, finantzei eta teknologiari ahalik eta etekinik handienak ateratzea da gure helburua.
  • Lanbiderik osatuena da: zientzi jakintzaz gain, jakintza tekniko, ekonomiko eta pertsona zein proiektuen gestiorakoak zeureganatuko dituzu.
  • “Karrera honen hautua egin nuen, alea jarri nahi dudalako pertsonen bizimodua hobe dadin, baliagarri sentitu nahi dudalako eta gauzak bihotzetik egin” (ikasle baten lekukotasuna).
  • Erabilgarri izan daitekeena aztertzen dugu, aplikatu ahal duguna.
  • Gai izango zara pertsona, makineria, material eta informazioaz osaturiko enpresa eta antolakundeak gestionatzeko.
  • Ingeniaria enpresetarako medikua da nolabait: Enpresaren antolaketa eta funtzionamendua balioesten ditu, problemak atzeman eta konponbideak proposatu.
  • Etorkizuna iragartzeko modurik onena berori sortzea da. Horixe izango dugu lan, ingeniaritza ikasten baduzu.

ETA … ZERGATIK IKASI VGIEn?

Hona arrazoiak:

  • Hornikuntza aproposa du, goi mailako teknologia duten laborategietako ekipoekin. Laborategien kalitatea ezin hobeto egokitzen da industri teknologiaren bilakaerara.
  • Bertako hezkuntzaren bidez, enpresetan egindako praktikekin batera, ikaslea egiazko profesional bilakatzen da, graduatu eta berehalakoan lan egiteko moduan dagoena.
  • VGIE-n graduatutako ingeniariek erantzukizuneko lanpostuak dituzte enpresa publiko eta pribatuetan, ekoizpen, segurtasun eta higiene, kalitate, informazioaren teknologiaren gestio, ikerkuntza eta garapen, aholkularitza, salmenta, gestio tekniko, merkaturatze eta bestelako arloetan.
  • VGIE eskola bizia duzu. Jarduera interesgarri franko antolatzen ditugu, geure bikaintasunerako programaren baitan: enpresetarako bisitak, enpresa hitzaldiak, izen handiko profesional gonbidatuenak.
  • Harrera programa interesgarri eta berrikuntza eskaintzen dizugu, eskolan titulatutako profesional gazteek parte hartuta eta, beronen barruan, ingeniariak behar dituen gaitasunik inportanteenak jada garatzen hasita: informazioa erabili eta bilatu, autoikaskuntza, talde lana, sormena eta abar.
  • VGIEko irakasleak oso kezkatzen dira irakaskuntzaren berritze eta kalitateaz, gero eta inplikatuago, proiektuetan oinarritutako ikaskuntza bezalako, ikasketa kooperatiboa eta antzeko metodologiak erabiliz, irakaskuntza pertsonalizatuago eraginda. Irakasleen birziklapenak berebiziko tokia du, enpresen beharretara egokituko badira.
  • Ibilbide zabala du eskolak gestioaren arloan eta hala aitortua: 2017ko abenduan, eskolak Zilarrezko A Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria lortu du, Euskalit fundazioak bertako gestio sistemari egindako kanpoko ebaluazioa gainditu ostean. Euskal Herriko ingeniaritzako eskola bakarra gara ziurtagiri horren jabe dena, kudeaketa aurreratuaren ereduarekin bat etorritako gestio koherentea egiten dugula egiaztatzen duelarik, estrategiaren analisia, bezeroak (ikasleak), pertsonak, gizartea eta berrikuntza oinarri harturik. Jada 2006. urtean Euskal Gobernuaren zilarrezko Q-a jaso genuen.
  • Zuzeneko hartu-emana gure inguruko enpresekin. Ikasturte bakoitzean, gure titulatuen %85etik gora aritu da enpresetako borondatezko praktiketan.
  • Gainera, inguruneko enpresetan (bai eta kanpoan ere) lanean ari dira gure eskolan ikasitako ingeniariak. Gure titulatuek lan merkatuan duten ikusgarritasun handia. Ikasturtero, gure enplegu poltsak 100 bat lan eskaintza gestionatzen du titulatuentzat, gure ingeniariek duten izen onaren lekuko.
  • Goi mailako irakasleak, giza kalitate handikoak eta zuri laguntzeko prest, profesional gisa haz zaitezen. Irakaskuntzaz gain, ikerkuntza da gure lanaren lehentasunezko arloa. Gure irakasleen %70tik gora da doktore eta ireki berri dugu, eskolako irakasleek zuzenduta, automobilgintzaren eta aeronautikaren sektoreetako doktorego industrialen bidea, industria 4.0 edo industria digitalaren arloan. Azken finean, lortu nahi da jakintza guzti hau ikasleengana irits dadila, bai eta, graduan zehar, zeinek bere intereseko arloetan ikertzeko aukera izatea ere.
  • Bertako administrazio eta zerbitzuetako pertsonala eraginkortasun eta adeitsutasunaren eredu da.
  • Gurekin ikasten baduzu, denbora eta dirua aurreztuko dituzu. Kalkula ezazu beste hiri baterako joan-etorrietan galduko zenukeen denbora. Eta dirua, VGIE unibertsitate publikoaren, UPV/EHUren ikastegia baita, munduko 400 unibertsitaterik onenen arteko rankinean dagoena. Eta lan merkatuan zuzenean hasi eta jarduteko gaitasun eta esleipen profesionala eskainiko dizun titulazioa eskuratuko duzu. Honez gain, UPV/EHU, ingeniaritzaren arloan, munduko 200-300 unibertsitate onenen artean dago, Shangaiko rankingaren arabera.
  • Trukeetarako eskaintza ezin zabalagoa duzu eskura, Europako unibertsitateekin (126) eta Amerikakoekin (34), bai eta estatukoekin ere, egun den eskaria gainditzen duena.

Gure eskola gertukoa da, bai ikasleentzat nola enpresetarako eta kalitatezkoa, hemen eskaintzen dugun prestakuntzarengatik.

Zatoz eskolara eta bermatuko duzu baikortasunez betetako etorkizuna, gehien maite duzun arlorantz bideratuta. Egin egia zeure ametsa.