LANBIDE-ORIENTAZIOA
Gasteizko Ingeniaritza Eskolako ikasleei zuzendutako Lanbide Orientaziorako Gunea, lan-mundurako trantsizioa errazteko eta arrakasta-aukerak maximizatzeko. Atal honek gradu guztietako lehen mailatik egindako lanbide-orientazioari buruzko jarduerak biltzen ditu, eta enpresetara egindako bisitak, profesionalen hitzaldiak, enplegu-azokak, enpresetako praktikak eta ikasleen lanbide-orientazioari lotutako beste baliabide digital batzuk islatuko ditu. Ikasturtean zehar informazio gehiago duten estekak gehituko dira.
Arabako Campuseko Enplegu Foroa
Empleo Gune enplegu foro bat da, UPV/EHUren Arabako Campusak, Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak antolatua.
Empleo Gunek honako hauen elkargune izan nahi du:
- Gure inguruko enpresetako giza baliabideen arloko profesionalak.
- Lan bila aktiboki ari diren langabetuak.
- Azken hezkuntza zikloetako eta unibertsitateko ikasleak.
- Gizarteratze eta laneratzearen arloan lan egiten duten profesionalak.
- Lurraldean enplegua sortzen ari diren erakunde publikoak.
Garapenerako unibertsitate lankidetza
Hitzaldiak eta Enpresen Master Class (BERRIA)
Ezagutu enpresa eta ingeniaritza mundua barrutik!
Atal honetan, enpresa liderrek eskainitako hitzaldi eta eskola magistralak aurkituko dituzu, ingeniaritzako gure ikasleentzat berariaz diseinatuak. Murgildu zaitez mundu profesionalaren erronketarako prestatuko dizun ezagutza praktiko eta eguneratuan.
EGUNA | ORDUTEGIA | LANALDIAREN IZENA | |
---|---|---|---|
2024/03/06 | asteazkena | 13:00 | CEGASA |
2024/03/14 | osteguna | 13:00 | BIC |
2024/03/14 | osteguna | 16:00 | MERCEDES - José Juan Marquínez |
2024/04/10 | asteazkena | 13:00 | BASQUEVOLT |
2024/04/11 | osteguna | 13:30 | SMC - Oscar Arévalo |
2024/04/16 | asteartea | 13:00 | MERCEDES |
2024/04/17 | asteazkena | 8:00 - 18:00 | Mubil MOBILITY EXPO |
2024/04/18 | osteguna | 11:00 | Auto elektrikoaren III. jardunaldia |
KONTAKTUA (atal honi buruzkoa)
Edozein zalantza argitzeko, jo helbide honetara:
Fco. Javier Basogain Olabe - (Enpresarekiko Harremanetarako zuzendariordea)
Tel. 945 01 32 30
e-maila: subdir.relacempre.ei-vi@ehu.eus
Marian Santamaría - (Zuzendaritzako Idazkaritza)
Tel. 945 01 32 47